Ziur ikusi gaituzula noizbait gure herriko festatan, kirol-lehiaketetan, kontzertuetan…
Horregatik, ekitaldi sozio-kulturalen bat, kirol-ekitaldiren bat edo festaren bat antolatzekotan bazaude, primerako osasun-arreta eskain diezazukegu, bai parte-hartzaileentzat, bai publikoarentzat.
Ekitaldi publikoak antolatzeko legez araututa dauden segurtasun eta prebentzio-neurri guztiak betetzen dituen protokoloa diseinatu eta gauzatzeko beharrezko esperientzia dugu.
Gure zerbitzuak:
Kirol-jardueretako prebentzioa: txirrindularitza lasterketak, atletismoko probak, traineruak, automobilen lehiaketak, maratoiak eta triatloiak, futbol-txapelketak, eskola-kirola, etab.
Herriko festetako prebentzioa: kontzertuak eta erromeriak su artifizialak, bazkari herrikoiak, jaialdietako sorospen-postuak, goitibeheren jaitsierak…
Ekitaldi soziokulturaletako prebentzioa: kontzertuak eta jaialdiak (bai aire librean, bai toki itxietan), antzerkia, dantza, mitinak, Gabonetako haurren parkeak, oposizioak…
Mesedez, bete inprimaki hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan: