2023an dagoeneko

0

4

6

5

2

1

ARRETAK ETA LEKUALDAKETAK egin ditugu
Laguntzen jarraitzeko zure laguntza behar dugu. Lagundu:
38093 • 94 410 10 10

Larrialdietako osasun-garraioa

DYAn prestatuta gaude edozein larrialdiren aurrean jarduteko urteko 365 egunetan, eta Osakidetzako Larrialdietarako Osasun garraioaren Sareari lagundu eta osatzeko.

DYAn, egun, flota handia dugu; anbulantziak, medikalizatutako anbulantziak eta ibilgailu laguntzaileak, 4×4 lur orotako anbulantziak, koordinazio-zentro mugikorrak, quadak, logistikarako ibilgailuak…

Gainera, talde guztietako langileek Legez izan behar diren askotariko titulazio ofizialak dituzte: Osasun larrialdietako Teknikaria, Osasun Garraiorako Teknikaria, etab.

Zalantzarik gabe, bilakaera handia izan da 1967an DYAk Bizkaian Errepide Bidezko Osasun laguntza ezarri zuenetik, orduan erakundeak berak prestatutako sorosleak eta bi anbulantzia soilik baitzituen. Bata Boroan (Zornotza) eta bestea Muñatonesen (Somorrostro).

Hastapenak zalantzaz eta esperantzaz beteak izan ziren, eta aurretik egon ez zen zerbitzu hori (istripuetako biktimei arreta arautua, duina, segurua eta berehalakoa eskaintzeko) asteburuetan soilik jarri zen martxan,

Pixkanaka handitzen joan ginen anbulantzien kopurua (aldundiak edo beste organismo batzuek emanda) eta 1986an hasi ginen zerbitzua egunero eta etenik gabe eskaintzen.