2023an dagoeneko

0

4

6

5

2

1

ARRETAK ETA LEKUALDAKETAK egin ditugu
Laguntzen jarraitzeko zure laguntza behar dugu. Lagundu:
38093 • 94 410 10 10

Erreskate-taldea

DYAko erreskate-taldea diziplina anitzeko boluntarioek osatzen dute eta prest daude bilaketa eta erreskateetan parte hartu eta hondamendietan babes zibilerako zereginetan jarduteko: uholdeetan, denboraleetan, muturreko hotzaldietan...

Jarduterako orduan, DYAren sail horrek SOS Deiakoekin eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin batera jarduten du, bai babes zibileko zereginetan, bai galdutako pertsonen bilaketetan.

Bost eragiketa-modulutan dago banatuta saila -Agintea eta Kontrola, Osasun Arreta, Logistika, Esku Hartzea eta Arreta Psikologikorako Unitatea-, eta kanpaina-ospitaleak, lurzoru orotarako anbulantziak, quadak, txalupak eta uretako motorrak, eskalatzeko materiala, urpekariak eta beste hainbeste baliabide ditu. Finean, bere zeregina behar bezala betetzeko eta zerbitzu hauek betetzeko beharrezko material guztia du: