Jarduterako orduan, DYAren sail horrek SOS Deiakoekin eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin batera jarduten du, bai babes zibileko zereginetan, bai galdutako pertsonen bilaketetan.
Bost eragiketa-modulutan dago banatuta saila -Agintea eta Kontrola, Osasun Arreta, Logistika, Esku Hartzea eta Arreta Psikologikorako Unitatea-, eta kanpaina-ospitaleak, lurzoru orotarako anbulantziak, quadak, txalupak eta uretako motorrak, eskalatzeko materiala, urpekariak eta beste hainbeste baliabide ditu. Finean, bere zeregina behar bezala betetzeko eta zerbitzu hauek betetzeko beharrezko material guztia du: