2023an dagoeneko

2

2

3

1

8

6

ARRETAK ETA LEKUALDAKETAK egin ditugu
Laguntzen jarraitzeko zure laguntza behar dugu. Lagundu:
38093 • 94 410 10 10

Gure sortzailea

Juan Antonio Usparicha (1919 - 2012) 1919ko maiatzaren 7an jaio zen Busturiako San Cristobal auzoan (Bizkaia), bitxikeria moduan, automobilen patroiaren ermitatik berrogeita hamar metro baino gutxiagora.

18 urte besterik ez zituenean Gerra Zibilerako deitu zuten (Automobilgintzako Taldean) eta 1936 eta 1939 artean ikusi zituen krudelkeriek osasungintzako bokazioa piztu zioten.

Bokazioa

1936 eta 1939 artean bizi izan zituen gerrak eta krudelkeriek osasungintzarako bokazioa sortu zuten Uspariche medikuarengan, ikusi zituen zaurituen eta istripuetan bizia galdu zuten kide gidarien ondorioz.

Horregatik, gerra amaitu ondoren, Valladolideko Fakultatean eman zuen izena eta bertan atera zuen Medikuntzako Lizentziatura, 1945ean, bikain notarekin.

Titulua lortu ondoren, Usparichak Bilboko amaetxean, Bartzelonako Deseux Klinikan eta Basurtuko Ospitalean egin zituen praktikak, eta azken toki horretan ginekologiako plaza lortu zuen meritu akademikoengatik, baina ez zuen bertan jardun ezin zuelako arlo pribatuan egiten zuen jarduerarekin uztartu. Izan ere, erditzeetan laguntzen zuen bai etxeetan, bai “Valbuena medikuaren Klinika” ezagunean, Bilboko Manuel Allende kalean.

“Usparicha klinika”

Bere maisu eta ongilea hil ostean, 1954an, Juan Antoniok Usparicha Ginekologiako Klinika ireki zuen (egungo Indautxu Klinika).

Zentroa aitzindaria izan zen estatuan eta minik gabeko erditzeak egiten lehena izan zen. Gerora, ginekologo asko hasi ziren praktika hori erabiltzen,

Usparicha Klinikan ekimen berritzaile hauek ere egin zituzten: jaio berri eta erditu ziren ama guztien jarraipena pediatraren eskutik, edo erditze osteko osatze-ariketak klinikan bertan.

DYAren sorrera

Urteetan ikusi zuen trafiko-istripuetako biktimak inolako osasun-irizpiderik gabe artatzen zirela eta hala moduz sartzen zituztela edozein ibilgailutan lekualdatzeko. Orduan, Usparicha medikuak ondorioztatu zuen giza eskubideekiko jokabide arduragabe horiekin amaitu beharra zegoela.

Gainera, normalean biktimak hurbilen zegoen osasun-zentrora eramaten ziren eta ez berehalako arreta eta osoa emango zioten zentrora. Eta hori guztia, bozina jotzen eta zapi zuria eskuan.

Kasu batzuetan, jokabide horiek lesio are larriagoak eragiten zizkioten biktimari, beraz, oso ohikoa zen zaurituak jaso, hiltzear zeudenak garraiatu eta hilotzak ematea.

Hori guztiaren ondorioz, medikuak istripu bakoitzean behar bezalako arreta-emango zuen anbulantzien sarea irudikatzeari ekin zion. Eta halakorik ez zegoenez, egin beharra zegoen.

Ametsa egia bihurtu ahal izan zen Juan Antonio Usparicharen eta bere senideen eta lagunen artean zeuden lau sorosle ausarten bultzadari esker (José Luís Boraita Carasa, Juán Antonio Ipiña Ermeche, Martín Fernández Ruiz eta José Ignacio Gallego de la Fuente). Laukoteak ez zuen zalantzarik egin haien denbora librea gainerakoei laguntzen emateko.