2023an dagoeneko

2

0

1

3

3

6

ARRETAK ETA LEKUALDAKETAK egin ditugu
Laguntzen jarraitzeko zure laguntza behar dugu. Lagundu:
38093 • 94 410 10 10

Arreta psikologikoa

Zauri psikologiko batzuk lesio fisikoak baino sakonagoak dira. Horregatik, duela hiru hamarkada DYA doako laguntza psikologikoa eskaintzen hasi zen artatutako biktimei, bai eta haien senide eta hurbilekoei ere.

1998an DYAk artatutako trafikoaren biktimei laguntza jarraitua eskaintzeko erabakia hartu zuen, eta istripuaren osteko trauma zuten horiengan jarri zuen arreta bereziki. Izan ere, arazo fisikoak tratatu ostean, oraindik ondorio psikologikoak eta animo-ondorioak zituzten, eta kasu askotan ez zetozen bat izandako lesioen larritasunarekin.

Beraz, urte horretan bertan doako laguntza psikologikoa eskaini zien anbulantzietan artatu zituen biktima guztiei, eta haien senide eta hurbilekoei.

Egun, DYAren sail honek beste hainbat egoeratan ere eskaintzen du laguntza psikologikoa; hondamendi handietan, babes zibilerako operazioetan, bilaketa eta erreskateetan… Eta esku hartzen duten pertsonen aldizkako ebaluazioak ere egiten ditu.