2023an dagoeneko

0

4

6

5

2

1

ARRETAK ETA LEKUALDAKETAK egin ditugu
Laguntzen jarraitzeko zure laguntza behar dugu. Lagundu:
38093 • 94 410 10 10

Larrialdi soziosanitarioak

DYA etengabe aldatzen ari den gure gizartearen behar eta zerbitzuetara egokitzen da, eta mendekotasunaren arretarako zerbitzu ugari eskaintzen ditu, hainbat egoerari irtenbideak emateko; gaixotasun kronikoak, zahartzaroa, bazterkeria-arriskua, bakardadea... Izan ere, zerbitzu publikoak ez dira nahikoak bakarrik dauden adineko pertsonen eta bazterkeria-arriskuan dauden kolektiboen laguntza-beharrei erantzuteko.

Jarduketa-ildo horren barruan, pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratuta dauden hainbat zerbitzu daude:

EGUNERO PROGRAMA etxeetara egiten ditugun bisitak dira, bakarrik bizi diren pertsonei lagundu eta maitasuna emateko. Adineko pertsonaren eta boluntarioaren arteko topaguneak dira, eta pertsona bakoitzaren arabera, hitz egiteko eta esperientziak partekatzeko, paseo bat ematera joateko, medikutara joan edo erosketak egiten laguntzeko edo besterik gabe alboan norbait izateko uneak bihurtzen dira.

GAUERO PROGRAMA urteko hilabeterik hotzenetan aktibatzen da (azarotik martxora). Hirietan gaueko txandak egiten ditugu mantak, elikagaiak eta salda beroa emateko -bai eta pertsonaren osasun-egoera baloratzeko ere-, kalean lo egin behar duten pertsonei eguneroko laguntza eman ahal izateko.

Gainera, DYAn gaueko laguntza eskaintzen diogu Eusko Jaurlaritzako Telelaguntza Zerbitzuari urteko 365 egunetan: erabiltzaileak alarma aktibatuz gero, DYAko taldea pertsona horren etxera joaten da.

Azkenik, DYA adineko pertsonen bakardade-egoerak prebenitzeko “BEGIRADA AKTIBOA” programaren parte ere bada. Programa horretan “Antena Sozial” gisa jarduten du, hau da, Bilboko herritarren artean balizko kasuak hautematen ditu, eta, ondoren, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako Sailari jakinarazi.