2023an dagoeneko

0

4

6

5

2

1

ARRETAK ETA LEKUALDAKETAK egin ditugu
Laguntzen jarraitzeko zure laguntza behar dugu. Lagundu:
38093 • 94 410 10 10

DYAren laguntza soziala

DYAren Laguntza Sozialerako Saila eta Laguntza Espezializatutako Zentroa 1999ko maiatzaren 5ean jarri ziren abian, adineko pertsonek eta/edo mugikortasun mugatua zutenek egokitutako garraioa izateko gero eta eskari gehiago zituztelako.

DYAren sail horrek desgaitasuna duten pertsonak lan munduan sartzeko zerbitzua ere eskaintzen du eta, egun, 220.000 lekualdatze inguru egiten ditu urtean eta ehunka mugikortasun-laguntza. Jarduera nagusia hiru arlo hauetan garatzen du gehienbat:

1. Mugikortasun Mugatua duten Pertsonentzako Egokitutako Garraio Zerbitzua

Desgaitasuna duten pertsonak lekualdatzeaz arduratzen gara -izan desgaitasun fisikoa edo psikikoa dutenak- (oreka falta, koordinazio falta, maneiatzeko gaitasun falta edo gurpildun aulkian ibili beharra…). Gaur egun, 8 plaza eta gidari-langile gehiagoko ibilgailuz osatutako flota dugu, 6 PMR (Mugikortasun Mugatuko plaza) garraiatzeko gaitasuna duena. Unitate guztiak homologatuta eta Egokitutako Garraio Bereziaren Zerbitzurako egokituta daude, klimatizaziorako ekipamendu independenteak dituzte eta geolokalizaziorako GPS/GPRS sistemak dituzte denbora errealean.

2. Etxetik kanpo mugitzeko laguntzak

Gurpildun aulkian dauden pertsonei haien ohiko etxebizitzatik edo joan nahi edo behar duten beste toki batzuetatik irteteko eta/edo sartzeko dituzten oztopoak gainditzen laguntzen diegu. Laguntza tekniko hori emateko eskailera mugikorrak, eskailerak gainditzeko beldarrak eta gurpildun aulkiak erabiltzen ditugu.

3. Acacias Eguneko Zentroa (centrodediaacias.com)

Getxon dago eta mendekotasun maila jakin bat duten adineko pertsonen arretan eta zaintzan dago espezializatuta. Bi helburu ditu: (1) adinekoek haien gaitasun pertsonalak ahalik eta denbora gehienez izan ahal izatea, haien familiaren eta gizartearen ingurunean egoteko eta egoitza batean ahalik eta beranduen sartu behar izateko… (2) eta, aldi berean, etxean mendekotasuna duen pertsona bat izateak dakarren zaintza-karga arintzea.

Horretarako, beharrezko baliabide guztiak ditu adinekoei merezi duten arreta pertsonalizatua eman ahal izateko: 300 metro karratu baino gehiagoko instalazio modernoak eta adituen taldea.