DYA erakundea sortu zen Bizkaian.
Urtarrilaren 20 eta 21ean eta otsailaren 2an, DYAk edozeinentzako lehen laguntzei buruzko lehen ikastaroa egin zuen.
Otsailaren 5etik 16ra bitartean automobilaren mekanika eta elektrizitateari buruzko lehen doako ikastaroa antolatu zen Bartzelonako Auto-Academia ikastegian, 150 pertsonek hartu zuten parte ikastaro hauetan.
Ekainaren 22, 23 eta 24an lehen laguntzei buruzko bigarren ikastaroa egin zen.
Herri Lan Sailari C-6315 errepidearen 25 kilometroan, Okako aldapan, abiadura muga zezan eta Autzaganako aldapa osoan bidezoru labaingarriko seinaleztapena jar zezan eskatu zitzaion.
Abenduaren 24an Gabonetako Lehen Zerbitzu Berezia egin zen. Orduan 6 ibilgailuk hartu zuten parte.
DYAk bere lehen anbulantziak jaso zituen. 1 zenbakiduna (BI- 100.000) IMOSAk emandakoa (Banco de Vizcaya bankuko kudeaketa positiboa) eta 2 zenbakiduna (BI-102.000) FIRESTONE HISPANIA konpainiak emandakoa. Anbulantzia hauek Trafikoko Burutza Nagusiari laga zitzaizkion eguneroko zerbitzu etengabea bermatzearren.
Apirilaren 25ean FRIMOTOReko ezbeharra gertatu zen eta lehen aldiz erabili zen 2 zenbakiko anbulantzia. Egun horretan 17 pertsona hil eta hamarnaka zauritu ziren.
Federico Casado eta Angel López jaunak DYAko ohorezko bazkide izendatu ziren.
DYAk 200 bazkiderentzako sorospen eta segurtasunerako materiala jaso zuen Bizkaiko Aldundiko lehendakariaren eskutik, material hau guztia 250.000 pezetatan baloratuta zegoen.
Alkoholemia-maila desberdinak neurtzeko DRAGER materiala boluntarioekin esperimentatzen aitzindaria izan zen DYA.
Abenduaren 22an Biafrako premiadunei zuzendutako botikak eman ziren, botika hauen balioa 240.000 pezetakoa zen.
3 zenbakiko anbulantzia lortu zen (Aldundiak eman zuen).
Martxoko bigarren igandean bide-segurtasunari buruzko irratsaio bati eman zitzaion hasiera Radio Bilbao irrati-katean. “Operación partida” izeneko saio honekin DYA arlo honetako heziketa, prebentzio eta prestakuntzako funtzioak betetzen dituen lehen entitate bihurtu zen.
Errepidean bertan eman beharreko lehen laguntzei buruzko eskuliburua eman zen argitara eta urtebete igaro ez zela izen bereko (“Primeros Auxilios en Carretera”) 15 minutuko film laburra estreinatu zen.
Zornotza-Etxanoko udalerrian trafikoak zituen urritasunei irtenbide bat ematearren DYA Udalari eta Herri Lan Sailari eskaerak egiten hasi zitzaien (oinezkoentzako pasabideak, hesiak, hornitegia desagerraraztea, semaforoak, lurpeko pasabidea, eta abar).
Urtarrilaren 26an Trueba zineman “Primeros Auxilios en Carretera” film laburra estreinatu zen. Ondoren 22 egunez eman zen Bilboko Gran V’a zineman eta Bergaran, Ondarroan, Deban, Basaurin, Hondarribian, Zornotzan, Ermuan, Bartzelonan, Madrilen, Valentzian eta Castellonen, besteak beste.
Donostiako Zinema Medikoko II. Nazioarteko Jardunaldian filmak goraipamenak jaso zituen eta Barnard mediko jaunak film laburra egiteko oinarri hartu zen eskuliburua sinatu zuen.
Athletic eta Elche futbol-taldeen arteko Kopa Finala dela-eta, DYAk osasun eta prebentzioko zerbitzua eta, halaber, zerbitzu mekanikoa antolatu zuen Madrilera arteko bide osoan.
Castroko Udalari anbulantzia bat laga zitzaion, honek ez baitzuen halako ibilgailurik.
Herri Lan Ministerioaren eskutik Errepidearen Espainiako Elkartearen Ohorezko Domina jaso zuen DYAk.
Urtarrilaren 27an 4 zenbakiko anbulantzia matrikulatu zen, “55 egun Pekinen” filmean erabili zena hain zuzen ere.
DYAren lankidetzarekin egiten zen Radio Bilbao irrati-kateko “Operaci-n partida” irratsaioa probintzian gehien entzuten den laugarren saioa zen.
Abuztuaren 9an DYAk Urdulizko tren-ezbeharrean izan ziren biktimei laguntzeko eta biktima hauek eramateko zereginetan hartu zuen parte. Ezbehar honetan 33 hildako eta ehunka zauritu izan ziren.
Apirilaren 1ean DYAren lehen informazio-buletina eman zen argitara.
Apirilaren 11ko gauean Fernando JimŽnez Tejada DYAko kidea hil zen, matxura bat izan zuen autobus bati laguntzen ziola gertatu zen. Istripuaren lekutik hurbil dagoen kale bati bere izena jarri zioten.
DYAk gidatzeko baimena lortzeko azterketan lehen laguntzei buruzko oinarrizko nozioak barne har zitzan eskatu zion Administrazioari. Urte batzuk beranduago irakaskuntza hauek ikasi beharreko gai-zerrendan barne hartu ziren.
Mocedades musika-taldeak Donostiako Victoria Eugenia antzokian kontzertu bat eman zuen 5 zenbakiko anbulantzia erosteko behar zen dirua lortzearren.
DYAk oinezkoaren segurtasunaren aldeko kanpaina antolatu zuen, Bilboko kaleetan semaforoa zuten oinezkoentzako pasabideetan 5.000 liburuxka banatu ziren.
Gabonetako Zerbitzu Bereziak aparteko parte-hartzea izan zuen, 371 ibilgailuk hartu zuten parte.
DYAk Onegintzazko Ordena Zibilaren bereizgarri beltza eta zuria, lehen mailakoa, jaso zuen.
DYAko lehendakariak, Usparicha doktoreak, maiatzean egin zen Osasun Garraioko II. Biltzar Nazionalean hizlari gisa hartu zuen parte eta bere hitzaldiaren gaia “hondamendietako osasun-garraioa” izan zen.
Urriaren 18an Gipuzkoako DYA sortu zen.
DYAk bide-heziketako kanpaina bati eman zion hasiera Bilboko ikastetxe eta eskoletan.
Athletic eta Castellon futbol-taldeen arteko kopa-finala dela-eta, DYAk berriro ere antolatu zuen Madrilera arteko zerbitzu berezia.
DYA Onura Publikoko izendatu zuten.
Uztailaren 2an DYAk Explosivos R’o Tinto enpresan izandako ezbeharrean laguntza eman zuen. Ezbehar honen ondorioz 22 hildako izan ziren guztira.
Urriaren 10ean Madrilgo DYA sortu zen.
DYAk 88.427 pezeta eman zizkien Soraluzen izan zen istripu latzaren ondoriozko bi umezurtzei. Istripu honetan gaztetxoen gurasoez gain, gaztetxo hauen bi anaia ere hil ziren.
Abenduaren 30ean Arabako DYA sortu zen.
DYA istripuetan txapa-ebakitzaileak eta bereizgailuak erabiltzen aitzindaria izan zen. Arlo honetan espezializatutako unitate bat sortu zen “Erreskate Unitatea”.
DYAk Lanbide Arriskuen Prebentziorako Kabinete Tekniko Sindikalaren goraipamena jaso zuen, istripua izan dutenak tokian bertan laguntzen eta babesten egindako balio handiko lanagatik eta ahaleginengatik jaso zuen sari hau.
Autobus bati laguntzen ari zela istripu batean hil zen Fernando JimŽnez Tejada jaunari istripua gertatu zen kalea eskaini dio Bilboko Udalak. Kale horrek Fernando Jiménez Tejada izena du.
DYAri esker trafiko-istripua dutenen %40k jada anbulantzien laguntza jasotzen zuten.
Apirilaren 7an DYAk trafiko-istripuei buruzko mahaingurua antolatu zuen Bilboko Medikuntzako 3. Astearen barruan.
DYAren lehen konbentzioa egin zen Donostian eta bertan Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Madrilgo ordezkaritzak bildu ziren.
Azaroaren 13an DYAk lokal berri bat zabaldu zuen Santutxun.
Maiatzaren 10ean 10 zenbakiko anbulantzia matrikulatu zen. Hamar urte dira DYAk lehen urratsak egin zituenetik.
Urkiolako mendatean Lekeitio, Laga-Laida, Bakio, Gorliz, Sopela eta Getxoko hondartzetako itsasoaren egoeraren berri ematen zuen pankarta jarri zen.
Koordinazio-zentro bat eta larrialdi mediku-kirurgiakoetarako erraz gogoratuko den telefono-zenbakia eskatu zen jendaurrean, Osasunerako Mundu Erakundearen arabera ezinbesteko helburua da herrialde garaturen osasun-politikan”.
Nafarroako DYA sortu zen.
Apirilaren 27an DYAk baliabide materialekin eta giza baliabideekin hartu zuen parte Ripolin-eko (Basauri) ezbeharrean, bertan 6 langile hil eta 12 zauritu ziren.
Abenduaren 21ean DYAko kideek Beyena-n (Castrejana) izandako istripuan zauritu ziren langileei beren laguntza eskaini zieten. Istripu honetan 6 hildako izan ziren.
Usparicha doktoreak, DYAren lehendakariak, bi hitzaldi eman zituen Zientzia Medikoen Akademian: “Biktimen berehalako eta urruneko etorkizuna” eta “Istripuak eta ospitaleak”.
DYAk 3 anbulantzia eraman zituen Athletic eta Betis taldeen arteko kopa-finalera.
Martxoaren 16an “alerta eta mobilizazioa” operazioaren lehen entsegua egin zen. Lehen entsegu honen bidez zerbitzuan diren DYAko unitate guztien arteko koordinazio handiagoa lortu nahi zen.
DYAk laguntza-ekipo bat bidali zuen Los Alfaques-era (Tarragona) inoiz izan den trafiko-ezbeharrik handienean laguntzeko.
Urtarrilaren 11n izan zen elur-erauntsiaren eraginez Barazarko mendatean harrapatuta geratu ziren ehunka automobil-gidariei laguntzeko zerbitzuak eskaini zitzaizkien, DYAk pertsonak, gaixoak, elikagaiak eta mezuak garraiatu zituen.
DYAren heziketa eta informazioko egutegia argitaratzen hasi zen.
Otsailaren 17an Iparragirre kaleko 48 zenbakian DYAren egoitza nagusi berria ireki zen. “Istripuen zergatia” izeneko artikulua argitaratu zen.
DYAri trafiko-istripuen prebentziorako Sorospeneko Merituaren Domina eman zioten.
DYAk Urtuellako eskola batean izan zen zorigaiztoko eztandak eragindako zaurituak bertatik ateratzeko lanetan esku hartu zuen. Leherketa honetan 52 hildako izan ziren.
DYAk, sortu zenez geroztik, Bizkaiko Foru Aldunditik jasotako laguntzen zenbatekoa 1.653.110 pezetakoa zen. Zenbateko hau osasunerako, segurtasunerako eta irrati-komunikazioetarako materialaren eta anbulantzia baten (3 zenbakikoa duena) kontzeptupean jaso zuen.
Behin eta berriro hartu zuen esku Herri Laneko organismoaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Udalaren aurrean Busturiako San Kristobalgo bidegurutzeak trafikoan sorrarazten dituen arazoei irtenbidea emateko.
DYAk bide-segurtasuneko merituaren domina jaso zuen.
Trafiko-istripuen %70ek laguntza duina eta zuzena jasotzen zutela jakinarazi zen.
Bilboko Medikuntzako 8. astearen barruan Usparicha doktoreak ospitalez kanpoko zein barruko politraumatizatuari laguntzeko zerbitzuen antolamenduari buruzko hitzaldia eman zuen.
Hazia zabaldu egin zen. DYA Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Madrilez gain, Caceres, Bartzelona, Ferrol, Zaragoza, Cadiz, Vigo, Coru-a, Malaga, Huesca, Girona, Granada, Salamanca eta Sevillara zabaldu zen.
Urte honetan DYAk ez zuen oraindik 2.000 laguntzaile.
Laguntzarik onenari eskainitako saria sortu zen.
Maiatzaren 8an DYAk giza laguntza eskaini zuen Explosivos R’o Tinto enpresan izandako leherketan.
DYAk parte hartze handia izan zuen Bizkaiko uholdeetan beharrezkoak izan ziren osasun-arloko zein erreskate-arloko lanetan. Uholde hauen ondorioz 203 pertsona hil ziren.
Radio Bilbao irrati-kateak 19 zenbakiko anbulantzia eman zuen.
DYAk 300.000 pezetako irrati-kanona ordaindu zion Telekomunikazioen erakundeari.
Athletic eta Bartzelona arteko kopa-finala zela-eta, DYAk baliabide material ugari eraman zuen (anbulantziak, lantegi-automobilak, irrati-komunikazioetarako zentralak).
DYA elkarteak uholdeek ibilgailu eta osasun-materialean eragindako kalteak arintzeko laguntza ekonomikoak jaso zituen Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Laguntza hauek ez ziren diru-laguntza gisa eman, konpontzeko edo birjartzeko kontzeptupean baizik.
Otsailaren 19an DYAk Oiz mendian hegazkin batek izan zuen istripuko biktimen gorpuzkiak garraiatzen eta sailkatzen lagundu zuen.
Istripua izan dutenen %85ek anbulantzien laguntza jaso zuten.
Abenduaren 31n Bizkaiko DYAren lehen ordezkaritza sortu zen Galdakaon.
Apirilaren 30ean “Euskadin trafiko-istripuak eta biktimak murrizteko plana” aurkeztu zen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailean.
DYAk, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Zornotza eta Bermeo arteko errepidea mantentzeko lanak kudeatu zituen, bidezorua, seinaleztapenak eta abar hobe zitezen.
DYA elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik 1.000.000 pezetako diru-laguntza jaso zuen errepidean bertan egin beharreko lehen laguntzei buruzko eskuliburuaren 2.000 ale argitaratzeko.
DYAk Bilboko Udalaren sari bat jaso zuen, elkartearen giza zereginak saritu ziren.
DYAk Santimami Zumarkaleko 33 zenbakiko egoitza nagusi berria egokitzeko 4.500.000 pezetako laguntza jaso zuen. Maiatzaren 10ean Santurtziko ordezkaritza zabaldu zen.
Azaroaren 5ean Getxoko ordezkaritza zabaldu zen.
DYAk Foru Aldundiaren 3.000.000 pezetako diru-laguntza jaso zuen Santimami Zumarkaleko lokala egokitzeko.
Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren eskutik 1.342.000 pezetako laguntza jaso zuen, 1988. urtean irrati-komunikazioen frekuentzia pribatua erabiltzearen ondoriozko laguntza gisa. Dena den, 1984. urteaz geroztik erabiltzen zuen elkarteak frekuentzia hori.
Eusko Jaurlaritzak DYAri dirulaguntza eman zion, 2.755.718 pezeta Larrialdietarako Garraio Sanitarioaren Sarerako laguntza gisa eta 4.298.193 pezeta irrati-komunikazio, ohe txiki, ferula, bate eta antzeko beste materialen bidez, baita eskatu ez zen materialaren bidez.
Gabonetako zerbitzu berezia ere abian jarri zen.
DYAk 25 urte bete zituen.
DYAk 50.000 egutegi baino gehiago banatu zituen.
DYAren anbulantzia bakoitzak mediku bat izan zezan lortu zen.
Martxoaren 20an DYAk Santimami Zumarkalean duen lokala (goitik behera berritua) berriro zabaldu zen. Gaur egun lokal honek egoitza nagusi izaten jarraitzen du.
Apirilaren 5ean Basurtoko medikuei omenaldi bat eskaini zitzaien, erakunde honek aurrera jarrai zezan eskainitako laguntza eskertu nahian.
Apirilaren 11n DYAri Txurdinagan eskainitako oroigarria inauguratu zen.
Bizkaiko probintzian inoiz izan den trafiko-katastroferik handienean laguntza emateko bertaratu zen lehen erakundea izan zen (6 anbulantzia eta osasun-pertsonal ugari bertaratu ziren). Istripua A-8 autobidean Zornotza-Etxano parean gertatu zen eta bertan 17 pertsona hil ziren eta 49 zauritu.
Ekainean Muskizko ordezkaritza zabaldu zen.
Generalitat-ek gonbidatuta. Usparicha doktoreak hitzaldi bat eman zuen Bartzelonan, hitzaldian Euskal Herrian trafiko-istripua izan dutenei eskainitako laguntza aztertu zuen
Finantza-entitate batek elkartearen babesle izango ez zela adierazi zion DYAri.
Bizkaiko Foru Aldundiak sari bat eman zion DYAri egunez egun egiten ari zen gizarte-lana eskertzeko.
Getxoko DYAk egoitza berria zabaldu zuen.
Iurreta eta Sodupeko ordezkaritzak sortu ziren. Lehena gutxieneko bizigarritasun-baldintzak ia betetzen ez zituen aurrez fabrikatutako modulu batean kokatu zen eta bigarrenak 2000. urteko maiatzera arte, hau da, sortu eta bederatzi urtera arte ez zuen Eusko Jaurlaritzaren onespenik izan. Kudeaketa handiak egin behar izan ziren beronen premia jasoarazteko.
DYAren teknikariek salbamendu eta erreskaterako materialaren erakusketak egin zituzten Madril eta Guadalajarako suhiltzaile-parkeetan.
200 pezetako urteko kuota sinbolikoari eusten zaio.
DYAk esku hartze aktiboa izan zuen Busturi-Axpe eta Sukarrieta arteko errepideak espaloia eta oinezkoentzako iraganbideak izan zitzan lortzeko ahaleginetan.
Ekainaren 30ean DYAk Euskal Autonomia Erkidegoko bide-segurtasuneko batzordearen partaide izatea eskatu zion Eusko Jaurlaritzari. Izan ere, DYAk gizarte-erakunde baten baldintza guztiak betetzen zituela irizten zion. 1993ko urriaren 22an berriro ere luzatu zuen eskari bera, baita 1996ko urriaren 22an, 1999ko apirilaren 24an eta urte bereko irailaren 8an.
Abuztuaren 13an DYAk omenaldi berezia egin zion Gernikan elkarteko bazkide-babesle zen Clara Aransolo andreari, Bizkaiko Amamari, bere 107. urtebetetzean.
Asteburuetan doako laguntza eskaintzen zitzaien laguntza behar zuten ibilgailuei.
Euskadiko Kutxaren laguntzari esker errepidean bertan egin beharreko lehen laguntzak labur-labur jasotzen zituen eskuliburu berria argitaratu zen.
Usansoloko Ospitalearen X. Urteurrenaren ospakizunetan DYAk Bizkaian izandako trafiko istripuetan laguntza behar dutenei laguntzearen problematikari buruzko hitzaldia eman zuen.
DYAren informazio-buletina berriro argitaratzen hasi zen, formatua aldatu egin zen.
Ekainaren 8an DYAko lehendakariak bide-sareko trafikoaz arduratzen ziren lan-talde urriak gehitzeko eskaria luzatu zion Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari berari. Errepideen erabiltzaileak hezi eta babestea eta, ondorioz, ezbeharren kopurua murriztea zen helburua.
Errepidean bertan eskaintzen den osasun-laguntzaren historia luze eta latzari buruzko erreportaje zabala eman zen argitara DYAren informazio-buletinean.
DYAk Busturian, Txatxarramendiko uhartearen inguruan oso ikuspegi murriztua duen ingurune batean, oinezkoentzako iraganbide bat sortzeko eta bertan semaforo bat jartzeko (1997) kudeaketak egin zituen, baita lan hauek egin zitezen lortu ere.
Urtarrilean DYAk bere Iurretako ordezkaritza Durangoko lokal berri batera eraman zuen. Lokal hau bazkide-babesleen ekarpenei eta Viviendas de Vizcaya enpresaren laguntza ordainezinari esker lortu zen.
Galdakaoko ordezkaritza berria zabaldu zen, bertan Osasun eta Bide Heziketa eta Prestakuntzako Zentro bat kokatu zen.
Abuztuaren 7an DYAk 18 sorosle eta 3 anbulantzia eraman zituen Biescasko hondamendira giza laguntza eskaintzeko.
Elkartearen 30. urteurrena ospatu zen. Urteurren hau dela-eta, DYA guztien IV. Biltzarra egin zen Bilbon.
Filipinasko DYA sortu zen.
Urte honetako egutegian eskerrak eman zitzaizkien DYAren bazkide-babesle guztiei eta laguntzaile guztiei, beraiek gabe elkarteak ezin izango bailuke aurrera egin.
Bilboko Constantino Remedo udaltzaina saritu zuten. Izan ere, udaltzain honek urtarrilaren 26an sutan zen ibilgailu baten barruan zeuden lau gazte erreskatatu zituen. Erreskate heroiko honen ondoriozko saria Bilboko udal-korporazioaren aurrean eman zitzaion, Ortuondo jauna, Bilboko alkatea, buru zuela.
Maiatzaren 11n Kantabriako DYA sortu zen eta Castro Urdialesen kokatu zen.
Getxon Osasun eta Bide Heziketa eta Prestakuntzako Zentro berria zabaldu zen.
DYAk 44 boluntario eta 7 anbulantziarekin hartu zuen parte Urdulizen egin zen Bilboko Metroaren istripu-simulazioan.
Ekitaldi honetan DYAko anbulantziek ia 15.000 larrialdi-irteera egin zituzten (14.944 hain zuzen ere).
Trafiko-istripuen ondoriozko traumatizatu ondokoentzako laguntza psikologikoko zerbitzuari hasiera eman zitzaion. Doako zerbitzu hau Deustuko Unibertsitateko Psikologiako profesional bikainek eskaintzen dute.
DYAk argitara eman zuen txosten batean trafiko-istripuak murriztu nahi badira, prebentzioa baino zertxobait gehiago egin beharko dela eman zuen aditzera. Bide-heziketak haurtzaroan bertan hasi behar du eta bide-heziketaren arduradunak hezitzaileek, gurasoek, administrazioak eta gizarte osoak izan behar dute. Heziketa honek helduekin jarraitu behar du eta kasu honetan heziketa honen ardura administrazioarena eta DYAren gisako erakundeena izan beharko du. Izatez, 1966. urtean sortu zenetik eman du DYAk mota honetako heziketa.
Martxoaren 5ean Hirugarren adineko pertsonen eta minusbaliatuen joan-etorrietarako Gizarte Laguntzako Zerbitzua hasi zen.
Zerbitzu honetarako behar bezala egokitutako 9 ibilgailu zituen DYAk. Azaroan 1.500 metroko espaloi berri bat zabaldu zen Muruetan eta horretan funtsezkoak izan ziren DYAk etengabe egin zituen kudeaketak. Inaugurazioaren egintzak Basozabal jauna, Herri Lan eta Garraio diputatua, izan zuen buru.
DYAk Bilboko Gregorio de la Revilla eta PŽrez Gald-s kaleen arteko gurutzagunean semaforo bat jar zedin lortu zuen.
Galdakaoko suhiltzaile-parkearen eta El Gallo bidegurutzearen arteko N-634 errepidearen tartean istripu ugari gertatzen zenez gero, marra bikoitzaren ordez mehelin bat jarri zen, guztia DYAk burutu zituen kudeaketei esker.
Maiatzaren 28an beste hiru anbulantzia gaineratu zitzaizkion Osasun Garraioko Zerbitzuari. Honela 10 anbulantzia zeuden etengabe zerbitzu hau betetzeko prest. Ibilgailuen flota guztira 42 ibilgailuk osatzen zuten: Zainketa Intentsiboko Unitatea duten anbulantziak, Oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantziak, Erreskate Unitateak, Babes Zibileko unitateak eta unitate osagarriak.
Urriaren 5ean Bilboko metroan beste istripu-simulazio bat egin zen, simulazio honetan ere DYAk hartu zuen parte.
Une honetan gogoan izan behar dugu Òonura publikokoÓ izendapena izan arren eta Onegintzazko Ordena Zibilaren partaide izan arren, DYA ez dagoela zergaz salbuetsita eta ezin duela beste erakunde batzuek gozatzen dituzten ezohiko loteriez edo beste mota batzuetako zerga eta salbuespenez baliatu.
DYAk bere eskuetan duen guztia egiten jarraitzen du Euskal Herriak osasun-arloan izan daitekeen gehieneko helburua lor dezan. Osasunerako Mundu Erakundeak esaten duen moduan Òherrialde zibilizatu ororen osasun-politikaren helburuetako bat larrialdietako zaintza medikoen antolamendu ezin hobea izango daÓ. Eta gure garaian hirugarren adineko pertsonen eta minusbaliatu fisikoen zein burukoen arazoari aurre egiteko gizarte-laguntza oso garrantzitsua da.
Otsailean dohaintza bikaina eman zitzaion Filipinetako DYAri, Elkarte honen aldeko laguntza-kanpainaren barruan.
Apirilaren 18an, berriz, web orri hau inauguratu zen.
Bilboko Udalari bide-segurtasuneko arazo bat planteatu zitzaion Urkixo Zumardia eta Gregorio de la Revilla kaleak bat egiten duten gunean.
Urriaren 10ean bosgarren aldiz egin zen metroko hondamendi-simulazioa, eta erabili ziren giza bitartekoak zein materialak handiak izan ziren.
7 anbulantzi berri erosi ziren zaharkitua zeudelako errepidean ibiltzerik ez zuten beste horrenbesteren ordez. Aipaturiko 7 horietatik, bost bazkide-babesleen lankidetzari esker erosi ziren, eta beste biak ENDESAk eta BBK-k emandakoak dira.
2002ko egutegian errepideko “Hiruko Kezkagarria” ekimenari buruzko informazioa sartu zen: abiadura, hutsegitea eta alkohola.
Urte hartan aisa gainditu ziren Larrialdiko Osasun garraioko zifrak: guztira 22.416 joan-etorri, eta Gizarte-Laguntzaren alorrean, berriz, 28.847 kontabilizatu dira.
Foru Aldundiko Obra Publikoen Sailari bide-segurtasuneko arazoa planteatu zitzaion, Portuondon (Mundaka) 200 metroko espaloia behar zela hain zuzen ere.
2001eko irailaren 20an Bizkaiko Udalari egindako eskaria, alegia, oinezkoen pasabidea jartzeko semaforo erregulatzaile batek babestua, martxan jarri zen 2002ko ekainaren 10ean, bederatzi hilabete geroago. Arrazoi genuen Udalak ez zuela atzera botako horrelako eskari bat, bidezkoa eta beharrezkoa, pentsatzean, erabiltzaileei segurtasun handia emango ziena. Eskerrik asko.
2002ko lehen hiruhilekoan DYAko anbulantziek, batez beste, larrialdiko 61 irteera egin zituzten egunean.
2002ko maiatzaren 30ean gure erakundearen lehen DYA ZENTROA inauguratu zen, Getxoko Akaziak kaleko 39an; modernoa, aparailu guztiak egokituta eta 40 pertsona hartzeko gai. Zentro berri hau esperientzia pilotua izan zen eta bazkide-babesleen ekarpenei esker gauzatutako ekimena izan zen.
2002 urtean marka berria jarri zen hirugarren adinekoen eta ezinduen kolektibokoak EGUNEKO zentroetara, birgaitze-zentroetara eta abarretara eramateko egindako joan-etorrien kopuruari dagokionean, “Gizarte-Laguntza” izeneko zeregin berria eta propio prestaturiko furgonetetan, guztira 34.111 joan-etorri burutu ziren, aurreikuspen eta igurikapen guztiak motz geratu zirelarik. Azpimarratzekoa da, giza eta gizarte zerbitzu garrantzitsu honek berekin dituen kostuak bazkide-babesleen ekarpenekin bakarrik ordaindu zirela.
Urte horretan DYAk bere 36 urteko ibilbide luzean hartu duen saririk preziatuenetakoa jaso zuen: “URTEKO OSASUN-ERAKUNDEA”. Saria EDIMSA entitateak eman zion eta bertan medikuntzako profesionalen iritziak eta Estatuko erakunderik garrantzitsuenaren inguruan euren irizpideak ematen dituzten “Noticias Médicas” aldizkariko irakurleen iritziak jasotzen dira eta “URTEKO OSASUN-ERAKUNDEA” saria eman zioten DYAri. (Urte horretan DYAz gain, lau erakunde ospetsu izan ziren DYArekin lehian: Madrilgo Ramón y Cajal Ospitalea; Sevillako Virgen del Rocíoa Ospitale Unibertsitarioa, Bartzelonako Osasun Hiria eta Bellvitge Unibertsitatea eta Madrilgo San Carlos Ospitale Klinikoko Endoskopiako Zerbitzu Zentrala).
Urte honetan DYAko anbulantzien jarduerak 22.219 izan ziren.
Maiatzaren 9an MUSKIZEN DYAk egoitza berria, eta aparta, inauguratu zuen, Udalak emandako lokal batean. Inaugurazioko ekitaldian izan ziren DYAko Presidentea, DYAk Mus kizen duen delegatua, Luis Mª González jauna, Mus kizko Alkate jauna, Gualberto Atxurra jauna eta Zierbanako alkate ohia, Iñigo de Loyola Ortuzar Angulo jauna, Zierbana ordezkatuz; izan ere, herri honek bere gain hartu zuen lokala egokitzeko eta altzariz hornitzeko ardura.
“Errioxako” DYA sortu zen, eta berarekin borondatezko lankidetzan aritu ginen bitarteko txikiren bat edo beste emateko. Etorkizunean lankidetza estuagoa izatea espero dugu.
Abuztuaren 14an, hainbeste desio genuen GERNIKA-LUMOko saihesbidea inauguratu zen, URDAIBAIko eskuinaldean bizi direnei onura baino ekarriko ez ziena. Inaugurazioko ekitaldian izan ziren, besteak beste, Miguel Angel Aranaz jauna, Alkatea, eta Eusebio Melero jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko Obra Publiko eta Garraio Diputatua. Lan aparta honek hainbat eta hainbat erabiltzaileri egingo zien eta die mesede.
2003 urtean trafikoko istripuetan hildakoen kopuruak gora egin zuen, 89, aurreko urtean baino 16 gehiago.
DYAk HAURRENTZAKO I. MARRAZKI-LEHIAKETA “ASMATU MASKOTA BAT DYA-RENTZAT” antolatu zuen. Guztira, 200 marrazkitik gora jaso ziren eta abenduaren 18an eman zion saria irabazleari Uzparitza jaunak, DYAko Presidenteak, (asteburu bat doan Port Aventuran). Finalera iritsi ziren gainerakoei marrazteko kutxatilak eman zitzaizkien.
Iranek, abenduaren 26an astindu zuen lurrikara lazgarriaren ondorioz egin zuen deiari erantzunez, urtarrileko bigarren astean, DYAk laguntza eta sorospeneko deiak hunkituta, giza elkartasuna tarteko, 7 boluntario eta bitarteko teknikoak bidali zituen herrialde hartara, Bartzelonako, Gipuzkoako, Nafarroako eta Bizkaiko DYAko jende trebatua eta aditua. Geroago Kanpo-Arazoetako Ministroak Isabel Katolikoaren Gurutze Ofiziala eman zien “Iran bezalako herri baten oinarrizko beharrizanez, minak eta herioak hartua, jabeturik gizalegez laguntzera joateagatik”. Berriro ere, DYAk “Gelditu eta lagundu” lema eskaini zion behar zuenari, nazionalitateen, erlijioen, arrazen, mugen edo ideologia politikoen gainetik.
Urtarrilaren 18an eta 28an, DYAk komunikabideen bitartez “Puntukako gida-baimenaren” onuren berri eman zuen, jada emaitza apartak ematen ari zena Frantzian, Italian. indarrean jarri zenetik, ezbehar-kopuruak %40 ere behera egin duela egiaztatuz.
Martxoaren 5ean, Santurtziko DYAri lokal berria utzi zioten, herriko Tren Geltokiko lokaletan. González Mendia jaunak, Ria 2000-koak, eman zizkion giltzak DYAko Presidenteari, boluntarioek geltoki zaharreko instalazioak utzi behar izan zituztenetik hiru urte igaro ondoren, txikiak zirelako eta boluntarioei DYAn sartzeko espaziorik eskaintzen ez zietelako. Orain bai, lokal berri hauetan Santurtziko DYAk jada goza ditzake instalazio duinak eta eraginkorrak. ESKERRIK ASKO!
36 urte igaro dira DYA, martxoaren bigarren astean, igandez, Radio Bilbao-n igandetako saioari ekin zionetik, “Irteera Operazioa”, hezteko, prebenitzeko eta informatzeko helburua zuena eta duena. 2004 urte bitartean, 1.872 igande izan dira, etengabe informatzen, lehen urteetan 12 “komando” ere ibiltzen ziren batetik bestera gure errepideetan eta mugakide ditugun inguruko lurraldeetara ere joaten ziren, Santanderren, Burgosen eta Araban, Radio Bilbao entzuten zutenei informatzeko.
Ahaztezinak dira Eduardo Ruiz de Velasco jauna (zuzendaria), Jose Luis Bengoa jauna (zuzendaria) eta Antonio Rojo jauna (Programa-burua) eta beti zentimorik ere jaso gabe, ez erregaietarako, telefonotarako. egindako lanagatik.
Beste urtebete bat gehiago eta DYAk atzera ere LOIUko Jubilatuen eta Pentsionisten Gure Etxea kolektiboaren dohaintza jaso zuen, Santa Ageda bezperan (Agate Deuna) koro zoragarri horrek bildu zuen dirutza, 1.801 euro hain zuzen ere. Ekitaldian kolektiboko Presidenteak, Aurrekoetxea jaunak, diru hori eman zion DYAko Presidenteari, Usparitza jaunari, Arteagagoitia jauna, Alkatea, aurrean zela. Eskerrik asko berriro ere.
Apirilaren 3an hil zen lehen pertsona Bilboko tranbiak harrapatuta. Dirudienez, 41 urteko pertsona hori telefono mugikorretik hizketan ari zela ez zen ohartu tranbiaren etorreraz. DYAk Bilboko Alkate jaunarengana jo zuen eta adierazi zion trafiko arloan zuen esperientziak esaten ziola tranbia ikusi eta entzun egin behar zela nahikoa denboraz eta komenigarria zela aurrealdea horiz pintatzea (segurtasunik goreneko kolorea) eta klaxon karrankaria jartzea istripua hurbil ikustean jotzeko.
Ekainean komunikabide guztien bitartez jakinarazi zen DYAko boluntarioek istripuengatik eta bat-bateko ondoezengatik laguntza behar zutenengana giza laguntza eskaintzera joaten zirenean jasaten ari zirena. “BOLONDRES JIPOITUAK” izenburupean jakinarazi zen istripua izan zutenek, sendikoek eta ingurukoek sarri askotan DYAko boluntarioak iraindu, mehatxatu eta jo ere egiten zituztela, eta horrek ondorio emozional eta fisiko onartezinak eta larriak zekartzala.
Ekainaren 9an, DYAk komunikabideetara jo zuen gogorarazteko BI-635 eta BI-2235 errepide-tarteak konponbidea noiz emango zain zeudela. Jada urriaren 10ean eskatu zitzaion Gernikako Alkate jaunari Iparragirre eta Don Tello kaleetako areka hondatuak eta arriskutsuak konpontzeko. Gauza bera Foru Aldundiko Obra Publiko eta Garraio sailari jakinarazi zitzaion, BI-2235 errepideko 46.500 kilometro-puntuak espaloirik edota arekarik gabe, oinezkoek arrisku handia zutela 200 metroko tartean, eta bihurgune arriskutsuak ere berdin jarraitzen zuela, gure errepide sareko puntu beltz gisatzat jo izan dena.
Ekaineko lehen astean ekin zitzaien Zabalburuko Parkineko lanei, Bilboko udalerriko bide-lanik handienari. Bi urte eta erdi iraungo dute obrek eta zalantzarik gabe, bien bitartean, arazo handiak sortuko dituzte trafikoan, baita ibilgailuak uzteko eta oinezkoak ibiltzeko ere, Zabalburu Plazan bertan eta inguruko kaleetan bizi direnei sorraraziko dizkieten amorruez eta endredoez gain, jakina.
Uztailaren 9an DYAk komunikabideetara jo zuen gidariei gogorarazteko nahitaezkoa zela aurrerantzean txaleko islatzaileak erabiltzea autotik, edozein gorabehera tarteko, ateratzeko. Uztailaren 23an sartu zen indarrean neurri hori.
Irailaren 11n, Galdakaoko jaiak zirela-eta, “Gidatzean alkoholik ez” I. kanpaina antolatu zen, alkoholaren eraginpean gidatzeak dakarren arrisku nabarmenagatik, gidariarentzako, berarekin doazenentzako eta gainerako erabiltzaileentzako. Material guztia (10.000 katxi, e.a.) bazkide-babesleek ordaindu zuten eta modu berean erabiliko ziren Durangon urriko festetan. Balantzea oso ona izan zen, oso positiboa, Trafikoko Zuzendaritza Orokorrak kontuan izateko eskatu zuen.
Urriaren 10ean Bilbon Fleming Doktoreari urtero egiten zaion omenaldiaren 42. urteurrena egin zen, Zabala kalean Fleming izena daraman plazan duen kokapen berrian. Berriro ere DYAko Presidenteak, Usparitza medikuak, urtero egin ohi den ekitaldian bertan izaten denak, gizateriari onura handiak ekarri zizkion gizonaren goraipamena egin zuen, minetik eta heriotzatik bizitza gehien salbatzen ari den gizonarena hain zuzen ere.
Urriaren 23an Bilbon egin zen, DYA Elkarteen VIII. KONBENTZIOA; Estatu osoan 18 elkarte daude, baina denak ez ziren etorri, horien artean FILIPINETAKO Isla de Negros eta Panay-koak, bi irla hauetan 3 milioi pertsonatik gora bizi dira. Entitate ezberdinek azaldu zituzten arazo askoren artean bi azpimarra daitezke bereziki; bata, diru gabezia, gehienek dutena, eta bestea, giza funtzioak, batez ere, minaren eta heriotzaren aurka egiteko giza baloreak dituen boluntariorik eza.
Urriaren 27an José Ramón Telleria Martínez Manso jauna hil zen, erizaintzan diplomatua eta Bizkaiko DYAko Osasun-Heziketa eta Bide-Segurtasuneko Eskolako Zuzendaria, eta aurrez, Bizkaiko Babes Zibileko kide eta Gurutze Gorriko Brigada Mugikorreko zuzendari izana, Gerardo Lastra eta Pérez de Tudelarekin batera, Goi-Mendiko erreskate-taldea osatu zuena. Izpiritu berria eta ekintzaile sutsua, eta mugarik gabeko jarduna, Telleria jauna nekez ordezkatuko du berak adinako gizatasunik pertsona batengan biltzen duen gizakirik. Goian Bego. Mila esker José Ramón DYAri eskaini zenizkion zerbitzu guztiengatik.
Azaroaren 16an Foru Aldundian URREZKO INTSIGNIA sari-banaketa eta OHOREZKO BAZKIDE izendapen-ekitaldia ospatu zen, urtetan zehar giza balore apartak eta DYAri eta Bizkaiari eskaini dizkioten zerbitzu bereziengatik banatzen dena, esate baterako, bide-segurtasunaren, trafikoaren, hezkuntzaren eta trebakuntzaren alorrean ematen diren sariak.
Aipamen eta sari berezi hauek ez ziren azken 29 urteetan eman eta Zuzendaritza Batzordeak 2003ko ekainaren 23an egin zuen Batzarrean ematea erabaki zuen:
Sarituak honako hauek izan ziren: Jesús de Landeta jauna, Jose Félix Basozabal jauna, Eusebio Melero jauna, Juan Antonio Ipiña jauna (+), Iñigo de Loyola Ortuzar jauna, Gualberto Atxurra jauna eta Humerto Cirarda jauna. ZORIONAK GUZTIOI!!!
Azaroaren 19an Eusko Legebiltzarrean ez-legezko proposamen bat aurkeztu zen, Bizkaiko DYAko boluntarioek jasan zituzten erasoen inguruan, eta alderdi politikoei euren parte hartzean eskatu zitzaien kaltetuei eta DYAri elkartasuna adierazteko eta azken 39 urteetan komunitateari lan erraldoi hau eskaintzen dionari, ezinegonak eta sufrimenduak arinduz eta bizitzak salbatuz, aitortza eta esker ona adierazteko. Ekintza ospetsu kuttun, bero eta ahaztezinari amaiera emateko bozketa egin zen eta hona hemen emaitza: Boto-emaileak: 64, aldeko botoak, aurkako botorik ez, baliorik gabekorik ez eta abstentziorik ere ez. Gure esker ona, beraz, ofizialki aitortu delako eta DYA Bizkaiko herrian denari buruzko onespen zehatza egin delako.
Urtarrilaren 8an DYAk parte hartu zuen Sumatra Irlara (Aceh eskualdea) bidali zen giza laguntzan, 2004ko abenduan Asiako hego-ekialdea astindu zuen tsunamiaren ondorioz
Hamargarren urtez jarraian, Loiuko Gure-Etxea Erretiratuen eta Pentsionisten Elkarteak DYAri eman zion Santa Ageda bezperan aipatu elkarteak antolatu zituen ekintzetan lortu zuen dirua.
Apirilaren 22an hogeita hamar urte bete ziren Muskizko Ordezkaritza ireki zela. Ospakizunean, besterik beste, Muskizeko, Zierbanako, Abantoko, Galdameseko eta Ortuellako alkateak izan ziren, horrenbeste urtetan ordezkaritza horri eman dioten laguntza eskertzeko oroitzapenezko trofeoak jaso zituztenak.
Uztailaren 15, 16 eta 17an DYAk parte hartu zuen Bizkaiko hiriburuko kaleetan zehar antolatu zen World Serieen txapelketa zela-eta, horren inguruan antolatu zen segurtasunezko operatiboan.
Pakistango lurrikara gertatu zenean (2005eko urria), DYAk herrialde horretara giza laguntza bidali zuen, honela osatua: aire zabaleko bi ospitale eta horiek abian jartzeko behar zen pertsonala. Arjac-en kokatuak –Islamabad-etik 140 kilometrora– lehen asteetan egunean 200 paziente baino gehiago artatu zituzten.
DYAk beste urtebete gehiagoz lankidetzan jardun zuen Nuestra Señora de Lourdes Ospitalarekin, (bi anbulantziarekin eta “Gizarte Laguntzako” bi ibilgailurekin) Lourdesa gaixoak eta mugikortasuna murriztua duten pertsonak eramaten. “Itxaropenaren karabana” bat, hamalau autobusez osatua, Bilbotik urriaren 14an irten eta 16an itzuli zena.
Urte honetako abenduan DYAk kaleratu zuen Buletinean, Usparitza osagile jaunak gogorarazten digu, trafikoko istripuek, heriotzek, ospitaleratzeek, depresioek, mugarik gabeko sufrimendua eta ezinegona ez ezik, kostu ekonomiko izugarria daukatela, 10.000 milioi eurotik gorakoa. Ale horretan bertan, Presidentea kexu da artean Bilboko tranbiak ez zuelako aurrealdean kolore horia margotua segurtasun-neurri gisara, DYAk anbulantzietan 1974az geroztik erabiltzen duen kolorea hain justu ere.
DYAk 40 urte bete zituen.
DYAk espedizioa bidali zuen Indonesiako Java irlara maiatzaren 27an gertatu zen lurrikararen ondorioz kaltetu zirenei arreta eskaintzeko. Taldea bi osagilek, erizain batek eta hiru teknikarik osatzen zuten eta mila laguni baino gehiagori eskaini zieten laguntza, 50ºC-tik gorako tenperaturak eta egunero lurrikararen erreplikak jasanez, 5,2 gradukoak zenbaitetan.
Ekainaren 5ean DYAko kideek Bilboko Metroan egin zen larrialdiko simulakro batean hartu zuten parte.
Abuztuaren 12an –Ferrolgo DYAren lagunaza-eskaera jaso ondoren–, Elkarteak dispositibo handia, nola kideak hala materiala, mugitu zuen osasun estaldura eta babes logistikoa emateko uda osoan zehar Galizia hondatzen ari ziren suteak itzaltzen parte hartzen ari ziren boluntarioei eta suhiltzaileei.
Irailaren 10ean DYAk dispositibo berezia antolatu zuen 250 haur sahararri arreta eskaintzeko Loiuko pilotalekuan, uda Euskal Herrian igaro ondoren, matxura bat tarteko, etxera bueltan eraman behar zituen hegazkina hartzerik izan ez zutelako.
40 urteurrena ospatzeko ekitaldietan, urriaren 21ean DYAk ibilgailuen eta gainerako bitarteko teknikoen erakusketa antolatu zuen Guggenheim Museoaren aurrealdean: anbulantzia zaharrak, lur orotako unitateak, ibilgailu sozialak, motozikletak, quads-ak, bizikletak, lantxak, anbulantzia-mota ezberdinak (bizi-euskarri aurreratukoak, bizi-euskarri oinarrizkoak), aire zabaleko ospitaleak. Egun hartan bertan, arratsaldean, 58 ibilgailuk parte hartu zuten Bilbon barrena egin zen oroitzapenezko desfilean, Bizkaiko hiriburuko espaloietan milaka eta milaka lagun bildu zituena eta amaieran omenaldi hunkigarria egin zitzaion DYAren Presidente eta Fundatzaileari, Juan Antonio Usparitzari.
DYAren Administrazio Zentrala inauguratu zen. Bulego moderno horietatik antolatzen da boluntarioen lana, ibilgailuen mantentze-lana, osasun-materialaren erosketa… Egoitza horietan bertan, Bilboko Kontxa Generala kalean, bideratzen eta kudeatzen da Gizarte Arloa, Eguneko Zentroa eta Trebakuntza-Eskola.
DYAren Mendiko Erreskate Talde sortu berriak –lur orotako ibilgailuak eta quads-ak dituena– salbamenduzko misio askotan parte hartu zuen, horien artean aipatzeko modukoak dira ondokoetan egin zirenak: Arantzazuko haitzetan, Ereñon, Sodupen, Muskizen eta Plentzian.
Halaber, urte hartan DYAk prebentzioko zerbitzu asko gauzatu zituen kirol lehiaketetan, elkarretaratzetan, kultur ekitaldietan eta herrietako jaietan, aipagarrienak Bilboko Aste Nagusian eta Getxoko Errege Magoen kabalgatan eginikoak dira.
Erreskateko Talde Bereziak (ETB/GER), 60 ikasleren ebakuazioan esku hartu zuen, elur-ekaitza tarteko, Dimako aterpe batean isolaturik geratu zirenak.
Otsailaren 8an DYAk Bizkaiko Foru Aldundiko Lan Publikoen eta Garraio Sailera eskaera bat bidali zuen: jar zezala semaforoak babestutako oinezkoentzako pasagunea BI-635 errepidean Muxikako Vista Alegreko biztanleentzat.
Maiatzaren 20an Elkartea arduratu zen Balmasedan ospatu zen Ibilaldiari estaldura emateaz, 100.000 pertsonatik gora bildu zuen ekitaldian.
Zortzi urte kudeaketak gora eta kudeaketak behera ibili ondoren, DYAk lortu zuen BI-2235 errepideko (Gernika-Lumo-Bermeo errepidea) 47,000 kilometro-puntuan espaloia egitea eta bihurgunea zuzentzea.
DYAren 8 zenbakidun buletinean Gernika-Lumoko ospitalaren eraikuntza-proiektua nabarmentzen da, DYAren aspaldiko eskaera eta 2009 urtean inauguratzea aurreikusten dena.
DYAk bere barne erregimenean artikulu bat onartu zuen eta aipaturiko artikulu horren arabera, espedientea ireki ahal izango dio anbulantzien hots-seinaleak gaizki erabiltzen dituen gidariari.
Abuztuan, DYAko kide batzuek esku hartu zuten Perura bidali zen giza espedizioan, lurrikara baten ondorioz erabat hondatua geratu zena.
DYAren aldizkariaren 9. alearen editorialean gogorarazten dira trafikoari bakarrik eskainitako irrati batek izango lituzkeen abantailak, errepideen egoerari buruzko informazioa emateaz gain, autoan sartzean pautak, jarraibideak eta aholkuak emango lituzkeena.
Gizarte Laguntza zerbitzuak lehen aldiz gainditu zituen 45.000 lekualdatzeak (46.512), eta Larrialdiko Osasun Garraioak 25.898 anbulantzi irteera egin zituen.
DYAren Osasun eta Errepideko Trebakuntza-Eskolak 583 ikasleri banatu zizkien tituluak honako ikastaro hauetan: Lehen Laguntzak, Itsas Sorospena, Hirugarren Adinekoen Zaintza, Segurtasuna eta Psikologia eta Estres Traumatikoa, besterik beste.
Erreskateko Talde Bereziak klimatologia txarra baino txarragoari aurre egin eta Bilbo-Porstmouth ferryra iristea lortu zuen (ekaitza zela eta porturatzerik izan ez zuena) eta bidaiariei osasun-laguntza eskaini zien. Urtean zehar talde honek egin zituen beste ekintza azpimarragarri batzuk honakoak izan ziren: Cadagua Ibaiak gainezka egiteko arriskua zela-eta, bizilagunen ebakuazioan laguntza logistikoa eman zuen, Santurtziko lantegi bat goitik behera etorri zenean zaurituen bila eman zuen laguntza eta galdu ziren edo desagertu ziren hainbat pertsona bilatzeko antolatu ziren hainbat operatibotan izan zuen esku hartzea.
Urtarrilean DYAren estatistika ofizialak argitaratu ziren: 25.898 anbulantzia-irteera (2006an baino 967 gehiago) egin zituen Larrialdietako Osasun Garraioak, eta Gizarte Laguntzako zerbitzuan 46.512 lekualdaketa egin ziren.
DYAk, artikulu baten bidez, txirrindulariei espaloietan ibiltzea debekatzen zaiela gogora ekarri zuen, Zirkulazio Kodearen 133. artikuluak adierazi bezala.
Bilboko DYAko anbulantzien erantzuteko denbora 4 eta 7 minutuko tartera murriztu zen; gainerako udalerrietan, berriz, 7 eta 15 minutuko tartea izaten da. Erantzuteko denbora hori lortzen da Elkarteak, gehienez, martxan jartzeko minutu bateko denbora finkatuta duelako derrigor.
Martxoaren 9ko hauteskundeetan, DYAk mugikortasun-arazoak zituzten 64 pertsona doan lekualdatu zituen, haiek ere euren eskubidea balia zezaten.
Boluntario talde handi batek, ETB barne, Getxoko uholdeek kaltetutakoen erreskatean eta arretan lan egin zuen, babes zibileko kideekin batera.
Garraio publiko seguruena, azkarrena eta eraginkorrena Metroa dela gogorarazten zuen artikulua idatzi zuen DYAk.
Elkarteak oinezkoentzako pasabide berri batzuk jartzeko aukera aztertzea, eta ondo iritziz gero, aplikatzea, eskatu zion Bilboko Udalari, motor-gidari, txirrindulari eta oinezkoentzat seguruagoak zirelako.
Bilboko Aste Nagusiaren ospakizunetan, alkohola eta gidatzea bateratzeak gidariei ekartzen dizkien arriskuen berri emateko kanpaina egin zuen.
DYA Bilboko Udalarekin harremanetan jarri zen kale gehiegi oinezkoentzat jartzeak eta kale horiek estutzeak eragiten dituen arriskuak azaltzeko, izan ere, larrialdi-zerbitzuek (anbulantziak, polizia eta suhiltzaileak) euren lana behar bezala egitea eragozten dute.
Irailean DYAren postulatu eta helburu humanitarioen ongile paregabea, José María Cirarda Lachiondo Iruñeko Artzapezpiku Emeritua, zendu zen; berak idatzi zuen “Errepideko Lehen Laguntza” eskuliburuaren hitzaurrea 1968an.
Urriaren 14an, DYAri Bide Segurtasunaren Europako 2. Saria eman zioten Parisen, 2007ko udan zehar alkoholaren kontsumoaren inguruan egindako prebentzio-kanpainarengatik. Frantziako Gobernuko Barne Ministro Michele Alliot-Mariek parte hartu zuen sari banaketan.
Urriaren 24an “Boluntarioari omenaldia” ekitaldi hunkigarria egin zen “Sociedad Bilbaína” elkartean. Osasun sailburu Inclán jaunak eta DYAko Zuzendaritza Batzordeak parte hartu zuten, eta honako hau azpimarratu zen ekitaldi hartan: “Bizkaiko komunitateak betirako zor bat izan du hasieratik DYAko boluntario guztiekin, Elkarteak Bizkaian (eta Estatuan) “Errepideko Lehen Laguntza” eskuliburua, “4 paregabeak” deitutako Boraita, Ipiña, Gallego de la Fuente eta Martín Fernández Ruiz jaunen ahaleginari esker, martxan jarri zuenetik… eta gaur egunera arte. Berrogei urtetik gora dira jada, eta urte horietan milaka boluntariok euren denboraren zati bat eman diete gainerako pertsonei, euren atseden orduak eta egunak, oporrak, familiak… sakrifikatuz”.
2009ko Hekuntza-Informazio-Bide Egutegiak Urdaibai eskualdeko zirkulazio-arazoak eta puntu beltzak izan zituen oinarri.
DYA 1.000.000 atentzio egitera iritsi zen.
Urtarrilaren 24an, “ziklogenesi lehergarria” fenomenoa gertatu zenean, gure Erreskate Talde Berezia – ETB mobilizatu zen. Martxan jarri ziren 26 kide, lur orotako 5 ibilgailu, 2 anbulantzia estra, logistikako 2 kamioi, gizarte-laguntzako 2 ibilgailu eta mikrobus bat. Alertak iraun zuen 24 orduetan zerbitzu ugari egin zituzten.
Otsailaren 4an, DYAk jakitera eman behar izan zuen erakundeko kideek beren lan humanitarioa betetzen ari zirela jasandako erasoen berri.
Otsailaren 15ean, RADIO BILBAOk 3.000 €-ko dohaina eman zion DYAri.
Apirilaren 5ean, DYAk, Aste Santuko opor-bidaia hasiko dutenentzako jarraibideak eta gomendioak publikoki hedatu zituen. Geroago, 19an, DYAk artikulu bat argitaratu zuen segurtasun-uhala zuzen erabiltzeak zer nolako garrantzia duen ulertarazteko.
Maiatzaren 13an, Athleticek jokatuko zuen Kopako partiduaren finala dela eta, DYAk bitarteko asko erabili zituen; Valentziaraino joan ziren 60 boluntario baino gehiago, asistentziarako 10 ibilgailu eta kanpaina-ospitale bat.
Maiatzean, DYAk, deialdi berri bat egin zien agintariei, Urdaibaiko sarbideen arazoari konponbidea bilatzeko.
Urte honetako ekainean, DYAk Foru Aldundiaren Herri Lanetako departamentuari egindako eskaeretako batek erantzuna izan duela ikusten du: Muxikako BI-6635 errepideko 33 puntu kilometrikoan, bizitzak salbatu ahal dituen semaforoz babestutako oinezkoen pasabide bat instalatu da.
Ekainaren 28an, 15 urteko gazte bat DYAren Zentralera etorri zen (San Juan gauean, Getxon, DYAren laguntza jaso zuen) bazkide-babesle egiteko asmoarekin 200€tako ekarpena egin zuelarik.
Uztailaren 19an, DYAk, ibilgailu batean ahaztuta utzi izanaren ondorioz hil zen haurraren amari laguntza psikologikoa eman zion.
Urtero bezala uztailaren 22an, Elantxobeko Madalena jaiak direla eta DYAk zainketarako zerbitzu berezia antolatu du.
Uztailaren 23an, Osakidetzak eskaera bat egin zigun: Bilboko Saralegi plazako etxebizitza-eraikin batean gurpil-aulki batean zegoen 36 urteko emakume bat 6. pisura igotzea behar zuen. Igogailua matxuratuta zegoen eta inor ez zen kargu egiten, ez erakunderik ez instituziorik, zerbitzu humanitario hori betetzeaz (eta ez ditugu izenak aipatzen begi bistako arrazoiengatik). Zorionez, samariar onak ez dira desagertzen.
Abuztuaren 16an, DYAk urtero Aste Nagusian egiten duen kontzientziazio-kanpainari ekin zion, gidatzea eta alkohola nahasteak zer nolako arriskua ekartzen duen agerian jartzeko.
DYAren presentzia eskatu zuen Atzerri-Ministroaren agindupean dagoen Nazioarteko Kooperazioko Espainiar Agentziaren Organismoak lurrikara suntsitzailea sufritu zuen Sumatra Irlan. DYAk parte hartzen duen 7. hondamendia da 2004. urteaz geroztik.
Urriaren 11n salgai jarri da 2010. urteko DYAren Bideko Egutegi Hezitzaile/Informatzailea.
Abenduaren 24an dagoeneko tradizionala den EGUBERRIKO ZERBITZU BEREZIA egin da.
Urtarrilaren 16an DYAk 2009ko estatistika ofizialak eman ditu argitara: larrialdietako 26.202 atentzio eta lekualdaketa, eta gizarte-laguntzako zerbitzuak egindako 69.298 lekualdaketa, pertsona minusbaliatuak ibilgailu egokituetan eramanda.
Otsailaren 12an DYAren lan humanitarioa aintzat hartzen da eta “Ohorezko Elkargokide Nazionalaren Domina Urrezko Ikurduna” izendapena jasotzen du, munduan zehar gertatu diren katastrofe eta hondamendi naturaletan parte hartu izanagatik. Medikuen Elkargo Nagusiak ematen duen sari bereizgarria da.
Otsailean DYAk bere Facebook-eko kanala inauguratzen du.
Apirilaren 17an FEDYAS-en (Federación Española de DYAs) batzar orokorra egin da Bilbon. Proiektu honen helburua da estatuan dauden DYA guztien bateratzea, gaur egun 17 autonomia-erkidegoetatik elkartea 12tan baitago.
Maiatzean, DYAko kideek bihotz-biriketako bizkortzeetan laringeko maskara erabiltzeari buruzko lehen azterlana argitaratu zuten “Emergencias” aldizkari ospetsuan –Sociedad Española de Urgencias y Emergenciasen mendekoa–. Azterlana gauzatzeko, 235 bihotz eta arnas gelditze aztertu zituzten 2009ko urtarrila eta 2010eko maiatza bitartean.
Ekainean, Larrialdien Nazioarteko hirugarren Lehiaketa irabazi zuen DYAk. Munduan “larrialdien olinpiadak” izenez ezagutzen den lehiaketa honetan, Erakundeko boluntarioen taldea gailendu zen ekainaren 6 eta 9 bitartean egindako lehiaketa entzutetsu honetako Bizi Euskarri Aurreratuaren atalean. Israelgo Magen David Adom (MDA) larrialdi-zerbitzu nazionalek antolatzen eta finantzatzen dute aipatu lehiaketa. DYAren espedizioak Alemaniaren (2. postua), Norvegiaren (3. postua) eta planetako txoko guztietatik etorritako beste 65 talderen aurretik (Frantzia, Estatu Batuak, Txina eta Kanada…) lortu zuen garaipena.
Ekainean, berriz ere, DYAren prebentzio-lana aitortu zuten Malagan sari baten bidez –Publifest, publizitate sozialaren jaialdian–, Erakundeak uda guztietan Aste Nagusian egin ohi duen alkohola eta gidatzea binomioaren aurreko prebentzio-kanpaina zela-eta.
Erakundeko fundatzaile eta presidenteak deialdia egin zuen DYAren aldizkariaren uztaileko alean, oinezkoen, txirrindularien eta gidarien artean “hirien oreka” errespetatzeko eskatuz, horietako asko lanerako ibilgailua erabiltzera behartuta daudela kontuan hartuta.
Abuztuan, Bilboko Aste Nagusiarekin bat eginez, DYAk alkohola eta gidatzea binomioaren prebentzio-kanpaina tradizionala egin zuen, eta 32.000 ALK-STOP eskumuturreko hori banatu zituen.
Irailaren 26an, DYAko 100 boluntariotik gora izan ziren U2 taldeak Donostian emandako kontzertuaren harira antolatutako prebentzio-zerbitzuan.
Urrian, DYAren Heziketa-Trebakuntza-Bide Egutegiaren 7.500 ale salgai jarri ziren; edizio hartan, DYAk gure mugez haratago burututako laguntza humanitarioko lanak gogora ekarri ziren.
Abenduaren 18an, Erreskate Talde Bereziko kideek istripua jasan zuen mendizalea erreskatatu zuten Artekonako leizean.
Urtea amaitzeko, Gabon Gaueko zerbitzu berezi tradizionala egin zen.
DYAk 45 urte bete zituen: ahalegin, sakrifizio eta loari lapurtutako orduz betetako bederatzi bosturteko, xede bakar batekin: besteei laguntza ematea.
Urtarrilean, 2010. urteko estatistikak argitaratu ziren, eta, horien arabera, 26.092 lekualdaketa eta atentzio egin ziren larrialdien arloan, eta 98.465, berriz, gizarte-arloan. Horrela, lehen aldiz, 100.000 lekualdaketen muga gainditzeko zorian egon zen. Bestalde, Trebakuntza Eskolak 795 eskola-ordu eman zituen.
Otsailean, DYAk Bilboko egoitza nagusian jarrita duen “hezitzailea, formatzailea eta informatzailea” errotulu argiduna berritu zuen. Horrela, informazio-pantaila honek –genero honetan bakarra– bide-segurtasunari eta osasunari buruzko arauak eta jarraibideak jasotzen ditu, eta horiek hilero berritzen dira. Era berean, meteorologia-datuak eta unean uneko informazioak jasotzen dira, hala nola, odola eta organoak emateari eta hirugarren adineko pertsonak laguntzeari buruzko informazioa edo boluntario eskaerak.
Apirilean, Usparitza doktoreak ospitale-zentroetako gaixoen arretari buruzko txostena argitaratu zuen, eta ospitaleratutako pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko xede duten zenbait gomendio eman zituen.
Apirilaren 26an, DYAren fundatzaile eta presidente Juan Antonio Usparitza jaunak Asociación de Futbolistas Españoles elkarteak (AFE) bigarren mailako taldeei egindako zenbait kanpoko desfibriladore erdiautomatikoren entrega babestu zuen. Ekitaldia Euskadiko Futbol Federazioaren egoitzan egin zen (Bilbon), eta, “Salbamendu Proiektuaren” baitan, zenbait desfibriladore entregatu zitzaizkien Espainia osoko bigarren mailako taldeei.
Maiatzaren 19an, DYAk Eusko Jaurlaritzako Bide Segurtasun Batzordearen bileran parte hartu zuen, hots, “Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoa 2010-2014” ezagutzera emateko. Planaren xedea biktima eta istripuen kopurua murriztea da, ZERO HERIOTZ helbururantz hurbildu ahal izateko, eta baita mugikortasun jasangarria eta segurua sustatzea ere.
Ekainean, Barakaldoko Errioxako Etxeak 37.500 euro eman zizkion DYAri, elkartea desegitearen ondorioz. Eskuzabaltasun ekintza honek ohoratzen die. Izan ere, organo ematea bailitzan, Errioxako Etxearen keinu honek DYAri eta haren gizarte-lan garrantzitsuari bultzada handia eman zion.
Uztailean, 9 eta 12 urteko haurrentzako kanpamentua egin zuen DYAk lehen aldiz. Esperientzia berri honek lehen laguntzako, bide-segurtasuneko eta uretako salbamenduko ikastaroak eta jarduera ludikoak tartekatzen ditu.
Irailaren 16an, 25. urteurrena ospatu zuen Galdakaoko DYAren ordezkaritzak.
Irailaren 26an, Iñaki Perea (DYAko Gizarte Arloko Trafiko Burua) gonbidatu zuten “ONCEren astearen” inaugurazio jardunaldian hizlari gisa parte hartzera. “Ezgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko aukerak” izenburupean, ezgaitasuna duten pertsonen egungo lan-egoera eta etorkizuneko aukerak aztertu ziren bertan.
Azaroaren 11 eta 12an, DYAk “Larrialdi hidrikoen arreta integralari” buruzko lehen jardunaldiak antolatu zituen. Topaketa interesgarri hau Deustuko Unibertsitatean egin zen eta DYA osasunari eta herritarren babesari lotutako esparruan erreferentzia bilakatzeko asmoan urrats bat gehiago izan zen. Horrela, larrialdi hidrikoei lotutako gai ugari landu ziren bi egunetan zehar eta publiko zabalaren aurrean; 15 hizlari baino gehiagok parte hartu zuten.
Urtarrilaren 12an, 2011. urteari buruzko estatistika ofizialak argitaratu ziren. Guztira, 26.633 atentzio egin ziren, eta gizarte-arloko garraioei dagokienez, 100.000 lekualdaketatik gora izan ziren. Zehazki, 118.084.
Urtarrilaren 13an Juan Antonio Usparitza Lecumberri DYAko fundatzaile eta presidentea zendu zen 92 urte zituela.
Urtarrilaren 16an, astelehena, Usparitza doktorearen hileta-elizkizunak egin ziren Bilboko Bosgarren Parrokian (San Frantzisko Asiskoa). Pertsona ospetsu ugari eta ehunka bizkaitar hurbildu ziren euren samina adieraztera, eta horietako asko eliza kanpoan geratu ziren barrualdea beteta zegoelako.
Igandean, 22an, Usparitza doktorearen omenezko omenaldi hunkigarria egin zen. Estatuko DYA guztien ibilgailuak hurbildu ziren Bilbora Guggenheim Museoan egindako anbulantzia kontzentrazioarekin bat egin asmoz; ondoren, Bilbotik bere jaioterri Busturiaraino karabana-omenaldia egin zen. Ekitaldi hunkigarri honetan parte hartu zuen Iñaki Azkuna Bilboko alkate txit gorenak.
Urtarrilean zehar, milaka bizkaitar hurbildu zen DYAren egoitza nagusira doktorearen inguruko oroitzapenak horretarako jarritako sinadura-liburuan betikotzera. Era berean, doluminezko ehunka e-posta, fax, gutun eta mezu jaso ziren heriotzaren hurrengo egunetan zehar.
Hilabete batzuk geroago, Zientzia Medikuen Akademiak omenaldi jardunaldia antolatu zuen.
Urtarrilaren amaieran, Zuzendaritza Batzordeak José Antonio Guevara izendatu zuen DYAko presidente berri.
Ekainaren 25etik 30era bitartean, DYAren haurrentzako kanpamentua egin zen bigarren aldiz.
Irailean Internet bidez igorritako boluntario eskaeren errekorra gainditu zen; hilabete bakarrean, 33 eskaera jaso ziren.
Euskal hauteskundeen harira, DYAk ezgaitasuna zuten 88 pertsonari bozka emateko laguntza eskaini zien urriaren 20an.
Urriaren amaieran DYAren Hezkuntza-Informazio-Bide Egutegi tradizionalaren 5.000 ale salgai jarri ziren.
Azaroaren 19 eta 21 bitartean, DYAko kideek 4×4 gidatzea hobetzeko ikastaroa egin zuten Eusko Jaurlaritzako Polizia eta Larrialdietako Akademiaren egoitzan. Halaber, azaroaren 12 eta 16 bitartean, anbulantziak baldintza okerrenetan gidatzeko ikastaroa egin zuten.
Abenduaren 15ean web-orri berria estreinatu zuen DYAk.
Gabon Gaueko eta Eguberri eguneko ospakizunen harira, DYAren gizarte-arloak ezgaitasuna duten pertsonak euren etxe eta egoitzetatik familia eta lagunen etxeetara eramateko zerbitzu berezia martxan jarri zuen.
Urtarrilaren 13an, Juan Antonio Usparitza Lecumberri DYAren sortzaile eta presidente zenaren heriotzaren lehen urteurrena bete zen.
Urtarrilaren 15, 16 eta 17an, DYAko langileek alerta maximoan jardun zuten, gure lurraldea zigortu zuen euri denboralea zela eta. Hain zuzen ere, DYAk aparteko arrisku egoera horri aurre egiteko ezarritako prozeduran 40 boluntariotik gora jardun zuten, lur orotako ibilgailu eta anbulantzia eta guzti, eta errepide nahiz ibaien egoerari buruzko informazio zehatza eman zuten.
Otsailean zehar, DYAren Prestakuntza Eskolak, aurreko urteetan bezala, hainbat ikastaro eta jarduera egin zituen Erandioko Tartanga LHko institutuan, laneko segurtasuna sustatzeko eta horren inguruko kontzientzia sortzeko.
Martxoan, DYAko hainbat kide Bartzelonan izan ziren CIBCN2013 topaketa ospetsuan parte hartzeko. Ekitaldiak asistentzia arloko krisi eta larrialdien prebentzioarekin eta kudeaketarekin zuzenean edo zeharka zerikusia duten herrialdeko teknikariak eta sektoreak ditu jomugan, eta, bertan, krisi eta larrialdien prebentzioarekin eta kudeaketarekin zerikusia duten azken aurrerapenak aurkezten dira urtero.
Maiatzaren 5ean, igandearekin, DYAren aldeko ekitaldia egin zen Bilbon —eta jende ugari bertaratu zen—, gure lurraldeko hainbat kultura elkartek sustatuta. Bilboko erdialdeko Egaña kalean egin zen ikuskizun hartan, 70 musikarik eta 40 dantzarik hartu zuten parte, baita hainbat txalapartarik, bertsolarik, clownek, kantarik, bestelako dantzarik eta abarrek ere.
Ekainaren 13an, DYAk Sahararen aldeko karabana solidario baterako bi anbulantzia ematea ofizialdu zen. Ibilgailu haiek Tindouf eko iheslari kanpamenduan dauden Ausserd eko amaetxerako eta Pertsonen kontrako minen biktimen zentrorako ziren.
Ekainaren 19an, larrialdietan azkar esku hartzeko modulu bat entregatu zioten DYAri Repsol fundazioak emanda.
Abuztuan, Bilboko Aste Nagusia zela eta, alkohola hartuta gidatzearen arriskuari buruz aspaldi honetan egin ohi duen kontzientziazio kanpaina egin zen DYAk.
Abuztuaren 17tik 25era, DYAk —Bilboko Udalaren Babes Zibileko Zuzendariordetzako Segurtasun Saileko Aginte Postuak zuzenduta eta koordinatuta— Aste Nagusiko ekitaldi eta ikuskizun guztietara bertaratutakoen segurtasuna bermatzearen ardura izan zuen. Horretarako, 8 anbulantzia eta laguntza ibilgailu ugari baliatu zituen egunero. Guztira, 250 boluntariok baino gehiagok hartu zuten parte prebentzio zerbitzu berezi hartan.
Abuztuan, DYAk bere lehen 5 anbulantzia hibridoak estreinatu zituen. Ibilgailu horiek gutxiago kutsatzen dute eta ingurumena gehiago errespetatzen dute.
Urriaren 16an, asteazkenarekin, DYAk Saharako iheslari kanpamenduentzat emandako bi anbulantziak harantz abiatu ziren.
Azaroaren 13an, asteazkenarekin, DYAk osasun eta prestakuntza arloko lau lantegi antolatu zituen Galdakaon, doan: “Bihotz biriketako bizkortzea”, “Mellitus diabetesa”, “Hipertentsio arteriala” eta “Iktusa”. Ekimen horren helburua zen Galdakaoko bizilagunei larrialdi egoeretan nola jardun erakusteko prestakuntza teoriko eta praktikoa ematea.
Azaroaren 16an, larunbatarekin, DYAren misio humanitario bat abiatu zen Filipinetarantz (Haiyan/Yolanda tifoia handik igaro ondoren). Misioa DYAren bazkideen ekarpenekin eta Bilboko Udalak egindako 35.000 € ko ekarpenarekin finantzatu zen. Bi egun lehenago, DYAko beste lau kide joanak ziren Asiako herrialde hartara Lankidetzarako eta Garapenerako Espainiako Agentziak (AECID) abian jarritako nazioarteko laguntza taldeko kide gisa.
Abenduaren 16an, astelehenarekin, DYAk eta AutoGas Repsol erakundeak lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten “ordezko erregaiak sustatzera eta gehitzera bideratutako baterako ekimenak eta ekintzak abian jartzeko, era horretako erregaiek ingurumenaren eta ekonomiaren aldetik dituzten abantailak kontuan hartuta”. Lankidetza akordio horren emaitza gisa, gure elkarteak 1.200 euroko laguntza jaso zuen erregaitan, erosi berri dituen bost anbulantzia hibridoetako bakoitzean erabiltzeko. Guztira, beraz, 6.000 euro jaso zituen.
Gabon Gauean nahiz Eguberri Egunean, DYAk Gabonetan egin ohi dituen Zerbitzu Bereziak bete zituen.
Urtarrilaren 3an, Filipinetako laguntza humanitarioaren misioaren hirugarren fasea hasi zen. DYAko bi teknikari bi aste baino gehiago egon ziren bertako agintariei osasun zerbitzu eta anbulatorioen berreraikitze lanetan laguntzen, urtarrilak 17ra arte hain zuzen ere. Anbulantzia berri bat eskuratu eta beharrezko guztiaz hornitu zen baitere.
Urtarrilak 13an, Juan Antonio Usparitza, DYAko fundatzailearen heriotzaren bigarren urtemuga betetzen da.
Urtarrilak 28an DYAren Gizarte Arloak lekualdaketen estatistikak argitaratzen ditu; 2013an pertsona nagusien edo/eta minusbaliotasun bat dutenen lekualdaketa kopuruan errekorra lortzen da, zifra 140.662koa delarik.
Otsaileko lehenengo astean zehar, egun horietan gure probintzian bizi izan genuen ekaitza zela eta DYAren giza-baliabideak -anbulantzia medikalizatuak, quad-ak, 4×4 ibilgailuak, etb.- errepideak, ibaien ibilguak eta kostaldeko bideak zaintzen egon ziren. Hauek, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Departamentuko Euskadiko Babes Zibileko Plana-ren “0” egoeraren aktibazioaren parte ziren.
Otsailaren azken astean E.T.B.-ren (Erreskate Talde Berezia) talde batek Mungiako Simon Arranz bizilagunaren bilaketan parte hartu zuen 6 egunetan zehar. 112-SOS Deiak-ekin koordinaturik, DYAk 40 boluntario, lur orotako anbulantziak, quad-ak eta KMZ (Koordinazio mugikorreko zentroa) ibilgailua zabaldu zituen.
Martxoaren 3an, ekaitzen aurreikuspena zela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Departamentuaren Euskadiko Babes Zibilaren Planak eskatuta, DYAren babes zibileko taldeak berraktibatu ziren.
Martxoak 12an DYAk dohaintzan emandako bi anbulantziak Smara eta Rabouni kanpamentuko “Simón Bolivar” eskolan operatibo eta euren zeregina betetzen zeudelaren berria jaso genuen. Anbulantzia hauek 2013ko urrian Saharar errefuxiatuen kanpamendurantz irten ziren giza karabana batean.
Martxoaren 21ean Iñaki Azkuna hil zen, medikua zen heinean gure bokazio bera zuen… eta alkate zelarik gure lanaren alde askotan jokatu zuen. Zalantzarik gabe, bera izan zen gure osasuna maila nazionalean zein internazioanalean erreferente izatearen arduradunetako bat.
Martxoaren 24an, Bilboko alkatea izan zenaren Iñaki Azkunaren hileta eta omenaldia zela eta DYAk prebentzio lanetan parte hartu zuen.
15 urteetan galdurik egon ondoren, apirilaren 6an, 80. hamarkadan DYAko fundatzailearen omenez egin zen bustoa aurkitu zelaren berria eman zen. Egun, Bilboko plazaren batean merezi duen lekuaren bila gabiltza Bilboko Udalarekin batera.
Ekainaren 6tik (ostirala) 8ra (igandea), DYAk prebentzio zerbitzuen kopuruan zifra errekorra lortu zuen 16 zerbitzuekin. Lan hau betetzeko 73 boluntario, 21 anbulantzia (horietako bat medikalizatua), lur orotako 3 ibilgailu, eta beste hainbat baliabide mobilizatu zituen. Gainera, urtero bezala, bai DYA Bizkaiako baita DYA Gipuzkoako taldeak ere El Rocío erromerira joan ziren.
Ekainak 23an, Urreta auzoaren jaiekin batera, DYAk istripu baten simulazio konplexua egin zuen, boluntarioez gain Suhiltzaileak eta Udaltzaingoak parte hartu zutelarik.
Uztailak 1ean DYAren proiektu bat martxan jarri zen, Congoko Errepublika Demokratikoan bake, garapen eta giza eskubideen aldeko oinarriak eraikitzea zuen helburu. Proiektu honetan, Eusko Jaurlaritzak 73.656,75 euroekin lagundu zuen.
Uztailaren 1ean, Galdakaoko Urreta Kiroldegiko hall-ean DYA eta Farmamundiren “Salud, valores y Acción Humanitaria” erakusketa ibiltaria inauguratu zen. Ondoren, uztailaren 11tik 23ra Elorrioko Kultur Etxera lekualdatu zen.
Uztailak 14an, El Carmen-go jaietan DYA Santurtziko ordezkaritzak 25. urtemuga ospatu zuen, eta publiko guztiarentzat zuzendutako ekintza ludiko eta hezigarriak antolatu zituzten.
Abuztuak 15ean, DYAk, Bilboko Udalaren Babes Zibileko Zuzendariordetzako Segurtasun Saileko Aginte Postuak zuzenduta eta koordinatuta, Aste Nagusiko ekitaldi eta ikuskizun guztietara bertaratutakoen segurtasuna bermatzearen ardura izan zuen. Guztira, 743 atentzio eta lekualdatze burutu ziren.
Abuztuak 16 eta 24 artean, DYAk, urtero bezala, 7.000 ALK-STOP pultsera banatu zituen Bilboko Aste Nagusian. Ekintza honek alkohola hartuta gidatzearen arriskuari buruzko kontzientziazio kanpaina egin zen.
Urriak 13an Zabala auzoko “Peña Zabala – Doctor Fleming” lagun-taldeak gure fundatzailearen, Usparitza doktorearen, Bilboko alkate izandako Iñaki Azkunaren eta Manuel Cobian, DYAko kide historiko eta lagun-taldearen bazkide izandakoaren oroimenez omenaldi hunkigarria antolatu zuten.
Azaroak 3an, DYA izan zen Bilbao Basket-ek eta Boluntak elkarrekin antolatutako “Un partido, una causa” kanpainaren protagonista. Ekintza ezberdinak antolatu ziren erakundearen gizarte lan garrantzitsua ezagutzera emateko Bilbao Basket eta Baloncesto Sevilla taldeek partidua jokatu aurretik, bitartean eta ondoren,
Abenduak 30ean Getxoko ordezkaritzaren Ikasgelan, DYAk Lanbideko 340 ordutako “Atención Sanitaria a Múltiples Víctimas y Catástrofes” ikastaroa ematen hasi zuen.
Urtarrilaren 10ean DYAren Gizarte Arloak emandako arretari dagozkion zifrak argitaratu ziren: 165.000 lekualdatze baino gehiago egin dira, inoiz baino gehiago, eta mugigarritasun arloan 400 laguntza-zerbitzu eman dira.
Otsaileko lehen astean izandako eurite eta elurteak zirela eta, Elkarteak aparteko ahalegina egin behar izan zuen: 4×4 ibilgailuak behar izan genituen gaixoak lekualdatzeko eta medikazioa berehala jaso behar zuten pertsonen etxeetara medikuak eta erizainak eramateko. Ubideak eta kostaldeko guneak ere zaindu eta kontrolatu ziren, honako egoerei aurre egin ahal izateko: uholde arrisku eta fenomeno meteorologiko gogorrak, uholdeen ondorioz etxean harrapatuta geratutako pertsonak ateratzea, errepidean laguntza ematea eta bigarren mailako bideak kontrolatzea ur putzu handiak edo eroritako zuhaitzak zeuden jakinarazteko…
Otsailaren 18an, DYAk Osakidetzaren gutun bat jaso zuen denboraleek iraun bitartean egindako lana eskertzeko: “Gutun honen bidez eskerrak eman nahi dizkizuegu urtarrilaren 29tik otsailaren 12ra egin duzuen lanagatik. 2 asteko aldi hori izan da gure erkidegoan alerta meteorologikoaren egoerak iraun duen denbora. Badakigu zein zaila den larrialdiko osasun zerbitzua ematea, bai uholdeak daudenean, baita elurte handiak daudenean ere, eta are gehiago, aldi horretan izandako gripe epidemiaren ondoriozko lan gehigarria izanda. Mesedez, helarazi gure esker ona zuen erakundeko profesional guztiei. Eskerrik asko”
Aurreko urteetan bezala, martxoaren 25ean DYAk bat egin zuen Korrikarekin, Bizkaitik pasa zenean.
Martxoan, DYAk eta Santurtziko Udaleko Gizarte Sailak, elkarlanean, hitzaldi batzuk eman zituzten erretiratu eta pentsiodunen elkarte batzuetan, honako gaien inguruan: bide publikoan izaten diren istripu eta harrapatze-arriskuak, gidatzeko orduan medikamenduek daukaten eragina eta garraio publikoan egon daitezkeen istripuen prebentzioa.
Apirilaren 30ean, osteguna, DYAren sortzaile Juan Antonio Usparitzaren omenezko busto bat inauguratu zen San Mames zumardiak Iparragirre eta Fernandez del Campo kaleekin bat egiten duen lekuan. Leku sinbolikoa da, Bizkaiko DYAren zentraletik metro gutxira eta Indautxu Klinikatik oso hurbil, Usparicha Klinika izandakoa.
Maiatzaren 11n TXIKIDYA KLUBAK bere lehenengo prestakuntza saioak eman zituen Lauaxeta ikastolan. Ikastetxeetan Lehen Sorospenen inguruko prestakuntza emateko diseinatutako proiektua da honakoa.
Athletic-Barcelona Kopako finaleko partidaren harira, DYAk osasun dispositibo handi bat eraman zuen Bartzelonara (30 boluntario, 9 ibilgailu eta 2 kanpaina-ospitale), partidara joan ziren milaka zale zuri-gorriei arreta eman ahal izateko. Hamargarren urtea izango da DYA Athleticekin final batera doana: 1966, 1967, 1969, 1973, 1977, 1984, 1985, 2009, 2012 eta 2015.
Ekainaren 5eko asteburuan, DYAk uretako erreskate baten simulazioa egin zuen Euskalduna jauregiko urmaelean, SECURIMAX ekitaldiaren jardueren barruan, segurtasun eta babesaren arloko langileei zuzenduta.
Uztailaren 9a eta 12a bitartean, Bilbao BBK Live jaialdiko osasun eta prebentzio dispositiboa osatu zuen. Jaialdi hori Estatuko garrantzitsuenetakoa da dagoeneko eta 120.000 pertsona inguru bertaratzen dira urtero Kobetamendira.
Uztailaren 21ean Hozkailu Solidarioa inauguratu zen Galdakaoko DYAren eskutik. Galdakaoko Boluntarioen Elkarteak (GBGE) martxan jarritako ekimen aitzindaria da. Kalean jarritako hozkailu baten elikagaiak utzi edo bertatik hartzeko aukera ematen du.
Hamargarren urtez jarraian, DYAk alkohola eta gidatzea nahastearen arriskuen inguruko kontzientziazio kanpaina egin zuen Bilboko Aste Nagusian. 5.000 ALK-STOP pultsera baino gehiago banatu ziren doan egun horietan.
Beste urte batez ere, DYA Bilboko Aste Nagusiko ekitaldietara bertaratu ziren pertsona guztien segurtasuna bermatzeko prebentzio eta larrialdi planaz arduratu zen, Bilboko Udalaren Segurtasun Arloko Agintaritza eta Babes Zibilerako Zuzendariordetzaren koordinaziopean. Aste Nagusiak iraun zuen 9 egunetan 116 lekualdatze egin ziren eta 800 arreta-zerbitzu eman ziren.
Irailaren 30ean egindako ekitaldian La Gota de Leche ongintza elkarteak ematen duen “Bilbo Hiribilduko Pertsonaia Isilaren Saria 2015” jaso zuen DYAk. Sariaren sustatzaileen esanetan, “trukean konpentsazio edo osperik espero gabe hurkoen ongizatea bermatzen saiatzen diren pertsona eta erakundeei” errekonozimendua ematea da sari horren helburua.
Azaroaren 20an DYAk Ertzaintzarekin, Gurutze Gorriarekin, Suhiltzaileekin eta abarrekin batera parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzak (112) antolatutako simulazio handi batean. Hainbat biktimako istripu bat simulatu zen.
Abenduaren 27 eta 28an Berango eta Sopelako basoetan izandako suteak direla-eta, DYAko Erreskate Talde Bereziak bertaratu ziren suteen fokuak kontrolatu eta biktimei etxetik irteten lagundu eta arreta emateko.
TXIKIDYA KLUBAren lehenengo urtean Lehen Sorospenen inguruko 50 ikastaro eman dira ikastetxeetan eta dagoeneko 2016rako ia ez da data librerik geratzen.
2016. urtean DYAk 50 urte bete ditu Bizkaiko gizartearen zerbitzura. Urte osoan zehar egin dira urteurrena ospatzeko ekimen eta omenaldi ezberdinak.
Urtarrilaren 20an DYAk Ertzaintzarekin, Suhiltzaileekin eta abarrekin batera parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak eta 112-SOS Deiak-ek antolatutako simulazio handi batean. Hainbat biktimako istripu bat simulatu zen.
Otsailaren 4an, Zuhaitz Eguna ospatu zen eta DYAk haritza bat landatu zuen Derioko Konkordia Basoan, gure 50. Urteurrenaren harira.
Martxoaren 31n Saharako Gazteria eta Kirol Ministerioaren eskutitza jaso zen, Ahrned Lehbib Abdi-k sinatuta. Bertan anbulantzia bat dohaintzan eman izana eskertzen zion DYAri: «Gazteria eta Kirol Ministerioko Langile eta Funtzionario guztien izenean, eta, bereziki, Oporrak Bakean Programaren Kudeaketa eta Koordinazioaren Sail Zentraleko kideok, gure eskerrik beroenak adierazi nahi dizkizuegu DYA Elkarteari, gure kolektiboari ibilgailua dohaintzan emanda erakutsi diguzuen laguntza solidarioagatik. Dohaintza horrek gure sailaren beharrizan garrantzitsu bat asetzen lagunduko digu, zalantzarik gabe».
Apirilaren 16an, DYAk Ate Ireki Jardunaldia ospatu zuen, Guggenheim Museoaren zabalgunean. Erakusketa egin zen mota ezberdinetako ibilgailuekin (anbulantziak, quad-ak, motozikletak, lur orotako ibilgailuak, txalupak, kamioiak, gizarte laguntzarako ibilgailuak…), probintzia ugaritako DYAetatik (Gipuzkoa, Kantabria, Leon, Girona, Malaga, Zaragoza, etab.) egindako ekarpenei esker. Horretaz gain, bi kanpaina-ospitale eta bi TXIKIDYA karpa ezarri ziren, txikienei Lehen Sorospenen gaineko prestakuntza eskaintzeko.
Apirilaren 16an bertan, arratsaldeko azken orduan, DYAren ibilgailuek omenaldi-bira egin zuten Bilboren erdiguneko kaleetatik, milaka pertsona begira zituztela.
Maiatzean DYAk 2016-2018 denboraldirako Plan Estrategikoa aurkeztu zuen. Dokumentu horretan barne hartzen dira misioa, ikuspegia, balioak, barne-antolamendua, zerbitzu sozio-sanitarioen zorro berriaren garapena… azken batean, datozen hamarkadetan Elkartearen etorkizuna eraikitzeko funtsezko oinarriak.
Maiatzaren 9an, Petronorrek babesten duen IVAN LOPEZen aldeko XVII. MEMORIALean, DYAk 50 urteko lanaren aitortza jaso zuen.
Maiatzaren 20an (ostirala) bukatu zen, ofizialki, TXIKIDYA KLUBAREN 2015-2016 ikasturtea. Ekimen honek, lehenengo urtean soilik, Bizkaiko 70 ikastetxetako seigarren mailako 2.000 bat haur trebatu ditu lehen sorospenetan.
Maiatzaren 26an, Euskadiko Polizia eta Larrialdi Zerbitzuen erakusketan parte hartu zuen, Sanfuentes errugbi zelai zaharrean (Abanto-Zierbena).
Maiatza bukaeran, Fernando Izaguirre izendatu zen ofizialki DYAko Presidente berri, erakundearen 50 urteko historian hirugarrena.
Ekainaren 1ean (asteazkena), DYAk “El DYA de la RCP” (“DYAren BBB Eguna”) ekimena burutu zuen Bilboko Areatzan jarritako karpetan; bertan, doan irakatsi zitzaien bertaratutakoei Bihotz-biriketako Bizkortzea egiten. Dozenaka pertsonaz gain, Zazpikaleetako eta inguruko ikastetxeetako ikasleak ere pasa ziren karpetatik.
Ekainaren 28an TXIKIDYA KLUBAREN Lehenengo “Olinpiadak” antolatu ziren Galdakaon. Bertan, udalerriko bi ikastetxe lehiatu ziren istripu simulazio konplexu batean; bizikleta-erortze baten biktimak artatu eta lekualdatu behar izan zituzten.
Uztailaren 7an, ALCER BIZKAIAk, Giltzurrunetako Gaixotasunen kontra Borrokatzeko Elkarteak, eskerrak eman zizkigun publikoki “Organo eta ehunen dohaintzaren aldeko Lasterketa Solidarioan” lagundu izanagatik.
Bilboko Aste Nagusian, alkoholaren eraginpean gidatzearen inguruko simulagailua jarri zuen DYAk Uribitarte Kaian, data horietan alkohola-gidatzea binomioaren kontra antolatu ohi duen kanpainaren baitan. Inaugurazio ekitaldian izan ziren Fernando Izaguirre, DYAko Presidentea; Tomas del Hierro, Herritarren Segurtasun zinegotzia; Alfonso Gil, Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen zinegotzia; eta Andoni Oleagordia, Babes Zibil eta Suhiltzaileen Zuzendaria.
Irailaren 22an (osteguna), Boluntak Deustuko Unibertsitatean antolatutako Boluntariotza Azokan parte hartu zuen DYAk, gure lana ezagutzera eman eta balizko boluntarioak erakartzeko asmoz.
Irailaren 23an (ostirala) Bilboko Udal Bandak DYAren Omenezko Kontzertua egin zuen Azkuna Zentroan – Alhondiga Bilbao.
Irailaren 25ean, hauteskunde egunean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak koordinatutako ekimen berezi batean parte hartu zuen DYAk, Gurutze Gorriarekin batera. Ekimen haren helburua izan zen gaixotasun, ezintasun edo mugikortasun murriztua duten pertsonei boto-eskubidea egikaritzeko doako garraio-zerbitzua eskaintzea.
Urriaren 2an, Alderdi Egunarekin bat eginda, Larrialdietarako Erabilera Anitzeko Unitate berria estreinatu zuen DYAk. 12 metroko trailer bat da, Osasun Arretarako Zentro gisa hornituta dagoena.
Urriaren 3an ofizialki hasi ziren 2016-2017 Ikasturteko klaseak TXIKIDYA KLUBEAN.
Urriaren 28an Boluntarioaren Omenezko Jardunaldia antolatu zen Bilboko Kale Nagusian dagoen BBK Aretoan, Elkartearen 50. Urteurrenaren harira. Egun horretarako antolatu ziren ekimen ezberdinen artean, honakoak nabarmentzen dira: TXIKIDYA KLUBAREN ikastaro berezia, 1968ko «Lehen Sorospenak Errepidean» film laburraren bertsio berrituaren estrainaldia pantaila handian, eta Bizkaiko komunikabideen «Ohorezko Boluntario» izendapena; izan ere, azken horiek izugarri lagundu digute Erakundearen historian, gizarte eta osasun arloan herritarrekin egiten dugun lana ezagutaraziz.
Azaroaren 26an, kalera atera zen DYA, Elikagaien Bankuak urtero antolatzen duen janari-bilketa kanpainaren alde egiteko.
Abenduan, Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Sailaren BEGIRADA AKTIBOA programari atxiki zitzaion DYA «antena sozial» gisa, adinekoen artean bakardade-egoerak saihesteko helburuz.
Abenduaren 18an FEDYAS bilera (Estatuko DYA guztien Federazioaren topaketa) egin zen Bilbon, boluntarioentzako prestakuntzaren etorkizunaren inguruan eztabaidatzeko.
Abenduaren 29an egunkari berezia argitaratu genuen EL CORREOrekin batera; Elkartearen 50 urteko ibilbidea laburbiltzen da bertan.
Urtarrilaren 9an, DYAk Gizarte eta Osasun arloko U-sos Unitate berria aktibatu zuen lehen aldiz. Hirietan zehar ibiltzen den lan-taldea da eta kalean lo egin behar duten pertsonei mantak eta salda beroa emateaz arduratzen da.
Urtarrilaren 13an, DYAk pertsona nagusiei laguntza emateko EGUNERO zerbitzua aurkeztu zuen. Helburuak: etxeko lanetan lagundu, haiekin erosketak egitera edota medikura joan edo, besterik gabe, konpainia egitea.
Otsailaren 6an Bengoetxeko (Galdakao) Auzokide Elkartearen ohiko dohaintza jaso genuen, Santa Ageda egunean biltzen duten diruarekin.
Martxoaren 13an sute handi bat izan zen Sestaon, 40 pertsona etxerik gabe utzi zituena. Suteak iraun bitartean, Ertzaintza, Udaltzaingo eta Gurutze Gorriarekin batera aritu ginen lanean. Gainera, horren ostean, kaltetuei arreta psikologikoa eman eta gaua pasatzeko prestatzen lagundu genien. Udalerriko frontoian eman zuten gaua.
Apirilaren 18an, DYAren Erreskate Talde Bereziak Sodupeko (Güeñes) 83 urteko emakume bat aurkitu zuen, goizetik desagertuta zegoena.
Apirilaren 23an Galdakaoko Duathloia egin zen eta izen-emateen bidez jasotako dirua DYAri eman zitzaion dohaintzan. Osasun arloko baliabide ugari jarri behar izan ziren eskuragarri ekitaldi horretarako, parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko. Honakoak izan ziren: Larrialdietarako Balio anitzeko Unitate bat (trailer-ospitalea), 2 anbulantzia, lur orotarako 4 ibilgailu, CMC ibilgailu bat (aginte eta kontrol zentroa), laguntzarako kamioi bat, ekipo elektrogenoko trailer bat eta 20 boluntario.
Maiatzean DYAk Berdintasun Batzordea jarri zuen martxan, Emakunderen laguntzarekin. Elkarteak Berdintasun Plan baten garapenean emandako lehen urratsa izan da. Horren bidez, elkartean bertan, eta ondorioz, gizartean, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko lanean aurrera egiten lagunduko digu.
Ekainaren 2ko astean DYAk DESA (kanpo desfibriladore erdi-automatikoa) tresnari buruzko hainbat ikastaro eman zizkien Santurtziko udaltzainei.
Ekainaren 8a eta 25a bitartean, “Alzheimerraren aurkako Etorkizun Kilometroak” lasterketa izan zen. Cadiz eta Bilboren arteko 1.500 km-ko distantzia egin zen, 16 etapatan. DYA han izan zen, parte-hartzaileei uneoro osasun estaldura ematen eta Bizkaiko hiriburura heltzeko unea antolatzen.
Ekainaren 26an “Lehen Sorospenetako TXIKIDYA KLUBAren Eskola Olinpiadak” egin ziren lehen aldiz, Galdakaon. Lagunarteko txapelketa horretan, Galdakaoko Aperribai ikastetxe publikoak, Bilboko Fatima Ikastetxeak eta Arrigorriagako ikastetxe publikoak hartu zuten parte, ikasturtean zehar TXIKIDYA KLUBEko prestatzaileek bisitatutako 63 ikastetxe eta 3.000 ikasleen ordezkaritzan.
Uztailaren 21a eta abuztuaren 1a bitartean, DYAk jarduera-tasa handiena izan zuen Prebentzio Zerbitzuei dagokienez. Bizkaia osoan banatutako 25 operatibo jarri ziren martxan. 184 arreta-emate eta 33 leku-aldatze burutu ziren.
Abuztuaren 19tik 27ra, DYAk Bilboko Udalaren larrialdietarako prebentzio sisteman parte hartu zuen, Udaleko Segurtasun Saila eta Babes Zibileko zuzendariordetzaren zuzendaritzapean, urtero legez Aste Nagusiaren baitan egiten den moduan. Etengabeko 215 orduko operatibo bat da. Osasun arloko 80 profesional eta hogei bat ibilgailu egon ziren eskuragarri.
Aste Nagusia dela eta, DYAk Gidaritza Etilikorako Simulagailu bat jarri zuen berriz ere Uribitarte pasealekuan, alkohola edan ostean kotxea hartzearen arriskuen inguruan kontzientziatzeko.
Galdakaoko jaietan, irailean, DYAk Udalarekin lan egin zuen mugikortasun urriko pertsonentzako espazioen erreserban, eta horien leku-aldatzeetan.
Urriaren 8an, DYAk bat egin zuen beste behin ere bularreko minbiziaren aurkako lasterketa solidarioan, parte-hartzaile guztiei osasun estaldura emanez.
Urriaren 14an, larunbata, egun tristea izan zen gure Elkartearentzat: Rosi Sánchez zendu zen, DYAko langile izana, 1978tik hasita 2013an erretiratu zen arte. DYAko lankidea ere baden Nicolás Beltránen emaztea zen.
Urriaren 16an TXIKIDYA KLUBAren 2017-2018 ikasturtea hasi zen, eta errekorra lortu genuen izena emandako ikastetxe kopuruari dagokionez.
Urrian, DYAko Gizarte eta Osasun arloko Larrialdien atalak 70 jardueratik gora eman zituen hilabete bakarrean, lehen aldiz martxan jarri zenetik: Etxez etxeko bisita eta laguntzak, irteerak eta txangoak, medikuetara eta ebakuntzetara laguntzea, jarraipen deiak eta kontrolak… eta Eusko Jaurlaritzaren Tele-laguntza Zerbitzuko gaueko laguntzaren aktibazioak.
Azaroaren 16an Gizarte eta Osasun arloko Larrialdien U-sos unitatea aktibatu zen berriz ere, hotz handia zela eta.
Larunbatean, azaroak 18, FEDYASen urteroko topaketa izan zen, Donostian (DYA elkarteen Federazioa). Arreta sozio-sanitarioa emateko etorkizuneko proiektu koordinatuetarako oinarriak ezarri ziren. Boluntariotzaren etorkizunaren inguruko monografiko bat ere eskaini zen, Lege araudi berrien inguruan.
Azaroaren 28an, DYAko Berdintasun Batzordeak, Emakunderen laguntzarekin, Berdintasun Plana onartu zuen, Elkartearen eguneroko lanean gizon eta emakumeen arteko tratu eta aukera berdintasuna txertatzeko politika aktiboak sustatzeko asmoz.
Abenduaren 2an Telebilbao katearen urteroko gala ospakizuna izan zen Miribillako Bilbao Arenan. Aurten hogeita bosgarren urteurrena ospatu dute. Oso egun berezia izan zen denontzako, izan ere, egun horretan bildutako dirua DYAri eman zitzaion dohaintzan, “gizarte eta osasun arloko lan garrantzitsu hori babesteko”.
Abenduaren 27an, Gizarte eta Osasun arloko U-sos unitatea “biziraupen kit” batzuk banatzen hasi zen (lo-zakuak, eskularruak, txanoa eta jatekoak), kalean lo egiten duten pertsonen artean.
Urtarrilaren 2an, DYAren eremu sozio-sanitarioko boluntarioak Biziraupen Kitak banatzen hasi ziren, lo-zaku, elikagai eta arropaz osatuak, kalean lo egiten duten pertsonen artean.
Urtarrilaren 10ean, Telebilbaok DYAri eman zaion 25. Urteurreneko gala berezian bildutako dirua. Aste batzuk lehenago ospatu zuten ekitaldia, Miribillako pabiloian.
Urtarrilaren lehenengo egunetan, DYAren Erreskate Talde bereziak Jon Bárcena gaztearen bilaketa lanetan parte hartu zuen, abenduaren 30ean Gorbeiara bidean desagertua.
Urtarrilaren 27an, DYA dominikarrak lehenengo TXIKIDYA KLUBA ikastaroa egin zuen.
Otsailaren 2an, DYAren (GER) Talde Berezi bateko kideak Bilbo – Bartzelona ibilbideko Alvia tren batean harrapatuta geratu ziren 51 pertsonak ebakuatzeaz arduratu ziren, Inoso herri arabarraren inguruetan (Urduña eta Miranda artean). Elurtea zela eta geratu ziren harrapatuta.
Otsailaren 28an azken 33 urteetako elurterik handiena izan zen Bizkaian. Lan handiko eguna izan zen guretzako. Hainbat egiteko burutu genituen lurralde osoan: Zerbitzu medikoak eta pazienteak garraiatzea 4×4 ibilgailuetan, elurretan harrapatutako pertsona eta ibilgailuak ateratzea eta laguntza ematea, erorketen ondorioz kalean gertatutako istripuetan laguntzea…
Martxoaren 2an iragarri genuen DYAk laguntza eman zuela (IMQ, BultzLan, Caritas eta Osakidetzarekin batera) Chimborazoko Andeetako Ospitaleko handitze lanak burutu eta ekipamendua hornitzeko proiektu solidarioan. Ekuadorreko ospitale hori inguruko erreferentea da indigenentzat, arreta medikoari dagokionez.
Martxoaren 8aren osteko asteburuan, DYAk doan eskaini zuen osasun estaldura egun horietan egindako Berdintasunaren aldeko Martxa batzuetan.
Martxoaren 14an, DYAko boluntarioek Santurtziko udaltzaingoarekin bat egin zuten eta gauez kalean lo egiten duten pertsonei “hotzerako kitak” banatzen ibili ziren, lo-zaku, esterilla, jantzi polar eta elikagaiez osatuak.
Apirilaren 21ean FEDYASen urteroko bilera izan zen Donostian, estatu osoko DYAk biltzen dituen federazioa, hain zuzen.
Apirilaren 26ko astean, DYAren Prestakuntza Eskolak irakaskuntza tailer ludiko bat eman zuen Erandioko Tartanga institutuan, traumatismo anitzeko biktimen arretari buruz.
Maiatzaren 2an, Filipinetako DYAko kideek haurrentzako prestakuntza programa propioa jarri zuten martxan: TXIKI DYA Training.
Maiatzaren 10ean, Europako errugbi finalak zirela eta jarritako osasun dispositibo berezietan han izan ginen DYAkoak.
Berdintasun Planaren barneko ekintzen artean, maiatzaren 31n DYA “Lengoaiaren erabilera ez sexista egiteko gida” banatzen hasi zen boluntarioen artean.
Ekainaren 1ean TXIKIDYA KLUBAren ikasturtea amaitu zen, eta ikastetxe parte-hartzaileen errekorra lortu da: 76. Guztira, 2017-2018 ikasturtean 300 TXOKORRISTA berrik jaso dute prestakuntza.
Ekainaren 18an amildegiei buruzko prestakuntza egun bat izan genuen, DYAren Erreskate Talde Bereziko Uretako Erreskate sailak antolatua, Artazuleko amildegian, Nafarroan.
Ekainaren 23an, larunbata, Urretako auzoan (Galdakao), TXIKIDYA KLUBA hirugarren Eskola Olinpiadak izan ziren.
Uztailaren 12an DYAk Prebentzio Zerbitzu berezi bat antolatu zuen; AGUILA 3 REPSOL patruilaren hegaldi akrobatikoen entrenamenduetan osasun arloko estaldura eman zuen.
Santurtziko jaietan, uztailaren erdialdean, laguntza emateko zerbitzu berri bat jarri zuen martxan DYAk, neska eta emakumeei gauez etxera laguntzeko. 388 pertsonak erabili zuten.
Abuztuaren 1ean argitaratutako legearen bidez, ofizial bihurtu zen DYAren aspaldiko aldarrikapena: Larrialdietako ibilgailu guztiek (anbulantziak barne) eraman beharko dituzte larrialdietako argi urdinak.
Abuztuaren 20an, Aste Nagusian, DYAk gidaritza etilikoa simulatzen duen motozikletetara egokitutako gailu bat inauguratu zuen, ohartarazteko zein arriskutsua den alkoholaren efektuen eraginpean gidatzea. Medikuen Elkargo Ofizialeko, Motorzaleen Klubeko, Ertzaintzako eta Udaltzaingoko kideak izan ziren probatzen lehenak.
Bilboko Udalak Aste Nagusian jartzen duen Osasun Dispositibo Berezian DYAk parte hartu zuen, betiko moduan; 584 zerbitzu eman eta 147 leku-aldatze egin ziren.
Irailaren 10ean, DYAk erreanimaziorako AutoPulse® izeneko sistemetako lehena aurkeztu zuen. Horien bidez, anbulantziak egokitu nahi ditugu, arreta hobea eman ahal izateko eta bihotz-biriketako gelditze kasuetan biziraupen-indizea handitzeko.
Urriaren 1ean hasi zen ofizialki TXIKIDYA KLUBAREN 2018-2019 ikasturtea.
Urriaren 16an, DYAko boluntarioek bat egin zuten “Desioaren Anbulantzia” ekimenarekin. Iñaki, gaixotasun terminal bat daukan 74 urteko barakaldarra La Arena hondartzara eraman zuten eta Unbeko Ama Birjina bisitatzera igo zuten.
Urriaren 22an, DYAk haurrentzako bide-segurtasunari buruzko bideo bat aurkeztu zuen. Hainbat aholku praktiko eman ziren, hala nola, kalea gurutzatu, bizikletaz ibili edo autoz bidaiatzeari buruzkoak.
Azaroaren 1ean, hotz sasoia hastearekin batera, DYAren Arlo Soziosanitarioa gaueko errondak egiten hasi zen, Bilbon kalean lo egiten duten etxerik gabeko pertsonen artean edari beroak, zukuak eta elikagaiak banatzeko.
Azaroaren 26an DYAk “Kudeaketa Solidarioaren Bihotza Saria” jaso zuen, BilbaoHistoriko Elkarteak urtero entregatzen duena, gizarte arloan egindako lana aitortuz.
Abenduaren 31n, DYA Trauma aurkako txalekoak jartzen hasi zen anbulantzietan. Horien funtzioa da osasun arloko langileek erabili ahal izatea, lan egin bitartean beren integritate fisikoa arriskuan ikustekotan.
2018aren amaieran, jakin genuen DYAren Gizarte Laguntza sailak eta Laguntza Espezializatuko Zentroak 300.000 leku-aldatzetik gora egin dituztela urtebetean, historian lehen aldiz.
Urtarrilaren 3an El Correo egunkariak DYAko presidente Fernando Izaguirreri egindako elkarrizketa bat argitaratu zuen. Honakoa zen titularra: «Hemos pasado de ser ángeles a ser diana de agresiones». Izan ere, DYAko kideak Traumen aurkako Txalekoak erabiltzen hasi dira anbulantzietan, azkenaldian jasaten ari diren erasoetatik babesteko.
Urtarrilaren 3tik 4ra bitarteko gauean, tenperatura oso altuak erregistratu ziren Bizkaia osoan (-7,5 gradu Otxandion, -3,4 Iurretan, -3,3 Balmasedan, -2 Derion eta Elorrion, -1,9 Bilbon). Hori dela eta, arlo sozio-sanitarioko boluntarioek 28 esku-hartze burutu zituzten, kalean lo egiten duten pertsonen artean mantak, salda beroa eta jatekoa banatuz.
Urtarrilaren 26an 50 urte bete ziren “Primeros Auxilios en Carretera” luzemetraia estrainatu zenetik. Orain arte egindako mota horretako film bakarra da, eta helburu nagusia da auto-gidariei irizpideak ematea, modu erraz eta grafikoan, istripu kasuan nola jokatu behar duten jakiteko.
Otsailaren 15ean Bizkaiko Erizaintza Elkargo Nagusiak emandako izendapenekin bat egin genuen, Ilustre gisa, Bilboko Udalaren bidez.
Martxoaren 5ean Nagusientzako Lehen Sorospenei buruzko hitzaldi bat eman genuen BBK Sala aretoan, El Correo egunkariak antolatutako Mas60activo jardunaldiaren barruan. Ehunka pertsona bertaratu ziren.
Martxoaren 8an Koldo Serra bilbotar zuzendariaren “70 Binladens” filma estrainatu zen. DYAk egiteko berezia izan du ekimen horretan.
Martxoaren 22an DYAREN BEHATOKIA aurkeztu zen Bilbon. Iparrorratz gisa lan egiteko xedea dauka, etorkizun laburrean burutu beharreko ekintzetan orientatzeko. Honakoek osatzen dute “jakintsuen batzorde” hori: Miren Abasolo (Elizbarrutiko Zentroak); Juan Maria Atutxa (Sabino Arana Fundazioa); Santi Barrueco (Arabako Merkataritza Ganbera); Ramón Cisterna (Mikrobiologia eta Osasuna Elkarteko presidentea); Isidro Elezgarai (Unicef); Genma Escapa (Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Presidenteordea); Jesús Castanedo (Goiztiri); Javier Laiseka (Somorrostro LH zuzendaria); Miguel Madariaga (Gela pedagogikoa); Kepa Rekakoetxea (Caritas); eta Juan María Uriarte Gotzain emeritua, ohorezko presidente gisa.
Martxoaren 23an FEDYAS elkartearen urteko batzarra egin zen Leonen, Leon, Malaga, Elx, Kantabria, Bizkaia, Gipuzkoa eta Cácereseko boluntarioekin.
Apirilaren 7an, Erreskate Talde Bereziko (GER) kide batzuek osasun arloko arreta eman zuten Puerta de Muniellos lasterketan. Espainiako ipar eremuko mendi-lasterketa garrantzitsuenetako bat da, eta urtero egiten da Asturiasko Moal herrian.
Apirilaren 10ean Eztarriko Trabamenduen aurkako Prestakuntza Programa aurkeztu genuen, Bilbon. Herritarrei arrisku egoera batean (eztarriko trabamenduaren ondoriozko asfixia) nola jardun behar duten irakasteko eskola irekiak. Izan ere, arrisku horren ondorioz 6 pertsona hiltzen dira egunean gure herrialdean. Urtean zehar, 300 pertsonak baino gehiagok jaso dute prestakuntza hori gure geletan.
Apirilaren 28an (eta gerora maiatzaren 26an) garraio zerbitzu berezi bat jarri genuen martxan, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei hauteskundeetan botoa ematera joateko erraztasunak emateko.
Maiatzaren 3an kalitatearen kudeaketarako ISO 9001:2015 ziurtagiria lortu genuen, zerbitzu sozio-sanitarioen eraginkortasunagatik eta horiek ondo burutzeko beharrezko beste jarduera osagarri batzuengatik. Nazioarteko mailan hori da ziurtagiri entzutetsuena.
Maiatzaren 7an 100 urte bete ziren Juan Antonio Usparitza Lecunberri fundatzailea jaio zenetik. Busturiako San Kristobal auzokoa zen bera; bitxia bada ere, handik oso gertu dago auto-gidarien zaindariaren ermita.
Maiatzaren 18an, DYA eta Bridgestone erakundeek Lehen Sorospenen inguruko doako prestakuntza eman zuten Basauriko Solobarria plazan, ehunka haurrentzat.
Maiatzaren 31n, TXIKIDYA KLUBA egitasmoaren 2018-2019 ikasturteari bukaera eman genion. Beraz, Lehen Sorospenetan trebatutako 3.500 TXOKORRISTA gehiago daude orain. Lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleak dira denak.
Ekainaren 14an 4×4 eta quad berri bat erosi genituela adierazi genuen. DYA erakundearen bazkide babesleen ekarpenei esker egin zen erosketa hori.
Ekainaren 21ean DYA erakundeak Enpresa Gizarte Erantzukizunaren Bikaintasunaren Saria jaso zuen. Eskualde arteko mutuak emandako sari horrek kudeaketa iraunkorra eta ekonomia sozialaren printzipioen aplikazioa aitortzen ditu.
Uztailaren 4an DYAk “Txakurren Erreskate Unitate” berria aurkeztu zuen.
Santurtziko jaietan, uztailean, 500 identifikazio pultsera baino gehiago banatu genituen haurren artean, jai eremuan instalatutako laguntza postuan.
Abuztuaren 17a eta 26a bitartean, DYAk Bilboko Aste Nagusiko osasun operatibo berezian parte hartu zuen. Elkartearen Bazkide Babesleen ekarpenei esker lortutako hiru anbulantzia berri atera ziren.
Aste Nagusian zehar, egunean 10 ibilgailu eta 40 langile mobilizatzeaz gain (batez beste), Bilboko Udalak eraso sexisten inguruko sentsibilizazio eta prebentziorako abiatutako kanpaina berriarekin bat egin genuen, gure anbulantzietan kartelak eta pegatinak jarriz.
Irailaren 14 eta 15ean, Iraultze Simulagailua instalatu genuen Galdakaon, alkohola eta gidaritza nahastearen arriskuen inguruan kontzientziatzeko.
Urriaren 2an, DYA elkarteak Emakume Progresisten Federazioak antolatutako topaketa batean parte hartu zuen: “Liderazgo y corresponsabilidad, tercer sector en igualdad”.
Urriaren 6an DYA elkartearen aldeko Duatloi Txikia ospatu zen Galdakaon. 625€ euro bildu ziren.
Azaroaren 5ean, Otxandioko lehenengo Kross Txiki Duatloiaren antolatzaileek bertan bildutako diruaren zati bat eman zuten DYA elkartearentzat.
Azaroaren 10eko hauteskundeak zirela eta, garraio zerbitzu berezi bat jarri genuen martxan, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei botoa ematera joateko erraztasunak emateko. 13 pertsonak erabili zuten zerbitzu hori.
Abenduaren 10ean, DYAko boluntarioek gripearen aurkako txertoa jarri dute. Vaxigrip Tetra txertoaren 100 dosi eman dizkigute dohaintzan horretarako, gripearen aurkako txerto tetrabalente bat.
Abenduaren 20an jakin genuen DYA elkarteak anbulantzia berri bat izango duela, Macarena Botijaren eskuzabaltasunari esker. Bilbotar emakume hau ekainean zendu zen, eta bere testamentuan DYAren aldeko legatu solidarioa sartu zuen.
Abenduaren 22ko Gabonetako Loterian, DYA elkartearen zenbakiak bota adinakoa jaso zuen.
2019an, DYAren Gizarte Laguntza Sailak eta Laguntza Espezializatuko Zentroak 297.203 leku-aldatze egin zituen, eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonei laguntzeko 1.690 esku-hartze.
2020.urtea 2019. amaitu bezala hasten da: DYAko boluntarioek kalean lo egiten duten pertsonen artean astearte eta ostegun guztietan salda beroa eta elikagaiak banatzen, TXIKIDYA Klubaren ikastaoak ikastetxeetan eskaintzen eta astero hainbat kultur eta kirol ekitalditan prebentzio-zerbitzuak eskaintzen.
Urtarrilaren 27an, Ramón Cisternak, DYAko zuzendari mediko eta mikrobiologia medikoko katedradunak, Txinan aurkitutako Coronavirusari buruzko artikulu bat argitaratu zuen. Gaiaren inguruko lehenetarikoa
Otsailaren 15ean, lanean ari zen DYAko kide batek eraso bat jasan zuen Gipuzkoan. Gertaea honek agerian utzi zuen osasun-arloko profesionalen aurkako indarkeriak gora eginten ari dela pixkanaka.
Martxoaren 4an DYAk kanpaina bat jarri zuen martxan pezeta zaharren dohaintzak jasotzeko, horiek aldatzeko azken eguna aurtengo abenduaren 31 baitzen, ondoren 2021eko ekainera arte luzatuko zena.
Martxoaren 11n OMko zuzendari nagusiak Covid-19a ofizialki pandemia bat zela adierazi zuen eta hurrengo larunbatean, hilak 14, Pedro Sanchezek alarma egoera ezarri zuen. Egun bat lehenago, martxoaren 13an, Iñigo Urkullu lehendakariak ‘Alerta edo Larrialdi Sanitarioaren Adierazpena’ aktibatuko zuela iragarri zuen. Iragarpen horren ondoren, DYAko giza baliabide eta baliabide tekniko guztiak Euskadiko Babes Zibileko Planeko larrialdien arduradun bakarraren esanetara jarri ziren.
Pandemiaren lehen “olatu”an zehar, DYAren jarduera modu esponentzialean handitu zen: Osakidetzaren zerbitzura hiru anbulantzia jarri genituen Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarea indartzeko; infekziosoak lekualdatzeko berariaz prestatutako laugarren anbulantzia bat ere jarri genuen Osakidetzaren zerbitzura; bolondresak udaltzaingoekin lankidetzan aritu ziren zaintza eta babes zibileko zerbitzuak ematen; sendagaiak etxez etxe banatzeko sarea sortu genuen eta Bizkaiko Farmazien Elkargo Ofizialarekin (COFBI) eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin elkarlanean ahulezian zeuden pertsonei sendagaiak helarazi genizkien ; espazio publikoak garbitzeko desinfekzio-brigada martxan jarri zgenuen; osasun-estaldura aterpetxe gisa gaitutako kiroldegietan babes zibilieko lanak egin genituen; telefono bidezko arreta psikologikorako zerbitzua martxan jarri genuen; hainbat ospitaletako osasun-langileentzat, gure portuetako arrantzaleentzat eta DYAko boluntarioentzat COVID-19ko probetan laguntzen egon ginen; tenperatura-kontrolak egin genituen garraiobide publikoen sarreretan; milaka NBE eta maskara banatu genituen profesional eta biztanleen artean.
Uztailaren 7an, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eta Vicente Reyes Espainiako Gobernuak Bizkaian duen ordezkariordeak DYAren basea bisitatu zuten COVID-19 osasun-larrialdian boluntarioei egindako lana eskertzeko.
Uztailaren 11n, DYA berriro hasi zen Prebentzio Zerbitzuekin, Koronavirusak eragindako kultur eta kirol ekitaldien etenaldiaren ondoren.
Uztailaren 12an, hauteskunde egunean, mugitzeko arazoak zituzten pertsonak, euren eskubideak bermatzeko helburuz, bereziki egokitutako ibilgailuetan botoa ematera eraman genituen.
Abuztuaren 9an Urdulizko tren-istripuak 50 urte bete zituen, orduan DYAk anbulantzia bi eta 15 boluntario bidali zituen laguntzera. Ekintza horren ondorioz, Elkarteak bere lehen saria jaso zuen: Espainiako Errepidearen Elkartearen brontzezko ohorezko domina, Herri Lan Ministerioaren eskutik.
Abuztuaren 17an, osasun-larrialdiko egoera aktibatu zuten berriro koronabirusaren bigarren olatuaren aurka borrokatzeko. DYAko boluntario guztiak berriro jarri ziren gizartearen zerbitzura Euskadiko osasun-agintarien eskutik.
Irailaren 22an El Correo-k antolatutako “60 aktibo gehiago” jardunaldi birtualetan parte hartu genuen, gure nagusiei COVID-19tik babesteko aholkuak emanez.
Urriaren 1ean, Adinekoen Nazioarteko Egunean, arlo soziosanitarioak bakarrik bizi diren hirugarren adineko pertsonei laguntzeko programari ekin zion berriro.
Urriaren 13an lankidetza-hitzarmen bat sinatu genuen ASPACErekin, garun-paralisia duten eta COVID-19rekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsonen lekualdaketaz arduratzeko.
Urriaren 19an, Ramon Cisterna DYAko zuzendari mediko eta mikrobiologian adituak Coronavirusari buruzko hitzaldi bat eman zuen Bilbon gauzatutako Innova kongresuan.
Urriaren 22an, maskarak behar bezala erabiltzeari buruzko kontzientziazio-kanpaina bat abiarazi genuen, eta telebistako hogei aurpegi ezagun baino gehiago eta irratiko ahots nahastezinak batu ziren: Patxi Alonso eta Adela González (ETB2); Ilaski Serrano (ETB1); Azul Tejerina, Ane Zugardi eta Iñigo Markinez (Radio Bilbao); Koldo Campo (Radio Popular); Joseba Solozabal (Teleozabal) besteak beste.
Azaroaren 11n Bilboko Elizbarrutiko egoitzetan test serologikoak eta antigorputzak egiteaz arduratu ginen. Test horiek, PCRekin batera, erakundeko boluntarioei ere egiten zitzaizkien aldizka.
Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, DYAn ere berdintasunerako bidea hartu genuen.
Azaroaren 26an, DYAko boluntarioek gripearen aurkako txertoa jarri zuten, osasun-gomendioak jarraitzeko inoiz baino arrazoi gehiago zeuden urtean. Bolondres asko gerturatu zirela aprobetxatuz, Euskarari bultzada bat emateko beta hartu genuen DYA Euskaraldiagaz bat.
Abenduaren 6an, DYAko Erreskate Talde Berezia (4×4 ibilgailuekin) Gorbeia inguruan hedatu zen SOS_Deiak 112 zerbitzuak eskatuta, Ertzaintzari eta suhiltzaileei osasun-arazoak zituen pertsona bat erreskatatzen laguntzeko. Urtean zehar egindako bilaketa eta erreskate operatiboetako bat gehiago.
Abenduaren 14an, berriz ekin genion prestakuntza-lanari, Bizkaiko Dentisten Elkargoan lehen laguntzako ikastaroak emanez eta TXIKIDYA Klubaren ikastaroak programatuz.
Abenduaren 17an, Galdakaoko Ospitaleko zuzendariak pandemian zehar egindako lankidetza aipagarriaren eraitorpena egin zigun, COVID-19ren aurkako borrokan hilabete hauetan egindako lanagatik.
Abenduaren 31n, DYAk urtea ETBko Urtezahar gaueko saio berezian parte hartuz agurtu zuen, eta itxaropen-mezu bat helarazi zion euskal gizarteari, John Lennonen “imagine” abesti ezagunaren interpretazioaren bidez. Bertan, Elkarteko boluntarioek Andoni Martínez Barañano tenore ezaguna izan zuten lagun.
Urtarrilaren 1ean osasun-arreta eskaini genien 2021. urtea elurrez estalitako Gorbeian hastea erabaki zuten mendizaleei.
Gure probintzian izan genuen hotzaren eta elurraren ondorioz, urteko lehenengo egunak errepideetan arazoak izan zituzten dozenaka gidariri laguntzen eman genituen.
Otsailean, DYAk bat egin zuen Euskadiko Ostalaritza Eskoletako ‘Gastronomia Solidarioa’ proiektuarekin, eta COVID-19aren eraginez elikadura-beharrak zituzten pertsonei janaria emateaz arduratu zen. Ekimen horretan Caritasekin batera egin genuen lan, Merkabilbaon.
Koronabirusaren hirugarren olatu betean, urtarrilean, otsailean eta martxoan anbulantziak jarri genituen Osakidetzaren zerbitzura, Premiazko Osasun Garraioaren Sarea indartzeko Getxon eta Santurtzin anbulatorioetan lagundu genuen PCRak eta antigeno probak eginez, eremu publikoak desinfektatuz, kontzientziazio-kanpainak eginez…
Martxoaren 5ean, Bizkaiko Emakume Hautetsien V. Asanbladan DYA omendu zuten pandemian zehar egindako lanagatik. DYAko boluntario bat izan zen Gernikako Batzar Etxean egin zen ekitaldian, oinarrizko zerbitzuetako langileen ordezkaritzan zeuden beste hogei bat emakumerekin batera.
Martxoaren 10ean, DYAren Santurtziko ordezkaritzak 32. urteurrena ospatu zuen.
Martxoaren 24an, SOS Deiak taldeak – 112 deitu zigun Oion (Araba) inguruan galdu zen pertsona baten bilaketan aritzeko eta bizirik agertu zen.
Martxoaren 26an, eguraldi ona heltzen hasi zenean, Gauero Programa desaktibatu genuen hurrengo udazkenera arte. DYAko boluntarioak astearte eta ostegun gauero ateratzen dira kalean lo egiten duten pertsonei janaria, mantak eta salda beroa ematera.
Martxoaren 30ean, Kasillako txertaketa-gunea zabaldu zen eta Osakidetzarekin lan egiten hasi ginen Koronabirusaren aurkako txertaketa-kanpainan. Laguntza logistikoa eta osasun-arreta eskaini genituen BECen kanpaina osoan zehar (Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta, Barakaldo-Sestao eta Uribeko ESIak hartzen zituen) eta Kasillan (Bilbo-Basurto ESIa) maiatzaren amaierara arte.
Maiatzean, hainbat egunez aritu ginen osasun-arreta eskaintzen Karra Elejalde ageri den “La vida padre” filmaren grabaketan.
Maiatzaren 27an, Santiago Gonzalo izendatu zuten DYAko presidente berri; elkarteak 55 urteotan izan duen laugarrena da. Zuzendaritza Batzordea ere berritu zen.
Ekainaren 7an Cadena 100eko 1. Saria eman zioten DYAri Guggenheim Museoan egindako ekitaldian, “COVID-19ak eragindako osasun krisian elkarteak egin zuen lan nabarmena eta beharrezkoa” aitortzeko.
Ekainaren 19an Ermuan izan ginen, BEXEN bertako desfibriladoreen fabrikatzailearekin batera estatuko proiektu aitzindaria aurkezteko.
Ekainaren 26an Igor Anton Galdakaoko txirrindulariak “Euskadiko 3 Hiriburuak” erronka bete zuen eta dirua DYAri eman zion.
Festarik gabeko udan, uztailean, abuztuan eta irailean, hainbat ekitaldi eta kontzertutan lagundu genuen Bilbon (MusikFest), Sopelan, Santurtzin, etab. Zirku-tailerra Etxebarrin, zaldi-lasterketak Turtziozen…
Urriaren 1ean, txertaketa-guneak itxi ziren eta Osakidetzari BECen laguntzeko osasun eta logistika programa berezia amaitutzat eman genuen. Egunero izan ginen hilabeteetan zehar eta aurrera atera ahal izan genuen boluntarioen parte-hartze eta lan bikainari esker… Eta Bizkaiko gizartearekin duten konpromiso etenezinari esker.
Urriaren 6an TXIKIDYA KLUBAren 2021-2022 ikastaroa hasi zen, urte eta erdi eskoletan Lehen Sorospeneko prestakuntzarik eman gabe egon ostean.
Urriaren 11n, SOS Deiakoek laguntza eskatu ziguten Aramaio inguruan galdu zen pertsona bat bilatzeko. Azkenean, egoera onena topatu zuten DYAko Erreskate Taldeko Zakurren Unitateko kideek.
Azaroaren 14an Malaga, Caceres, Leon eta Nafarroako kideekin batera izan ginen DYA Gipuzkoako kideei laguntzen 2021eko Behobia-Donostia lasterketa jendetsuan.
Azaroaren 25ean, beste urte batez bat egin genuen Eusko Jaurlaritzaren ekitaldiekin eta adierazpen instituzionalarekin, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira.
Azaro amaieran, gure kide guztiak adi ibili ziren, babes zibilerako jarduerak eginez eta errepideak eta ibilguak zainduz, Eusko Jaurlaritzak Larrialdietarako 1. Fasea aktibatu baitzuen. Egun batzuk geroago, abenduaren 10-11n, Krisi Mahaiarekin elkartu ginen gure ibaien eta errepideen egoeraren bilakaera aztertzeko, denborale berria zela eta.
Abenduaren 3an, COVID-19aren pandemiaren fase berri bati aurre egiteko Euskadiko Babes Zibilerako Plana aktibatu ostean, DYAko giza baliabide eta baliabide material guztiak larrialdietako taldeaz arduratzen den aginte bakarraren esku egotera igaro ziren.
Abenduaren 11n, Garellanoko gure egoitzan, Bilbon, jaioberrientzako Lehen Sorospen ikastaroa eman genuen.
Abenduaren 30ean, urtero Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak egiten duen kontzertura joateko ohorea izan genuen, eta bertan omenaldi eder eta hunkigarria jaso genuen.
Urte berria iristearekin batera, DYAren GAUERO zerbitzua (salda, edari beroak eta janaria banatzea kaleetan lo egiten duten pertsonen artean) erregulartasunez funtzionatzen hasi zen berriro, pandemiaren ondorioz izandako nahitaezko geldialdien ondoren.
Urtarrilaren 7an izan zen Erreskate Taldearen 2022ko lehen jarduketa, SOSDeiak_112 zerbitzuak aktibatuta, arratsaldean Barrikan desagertutako adineko pertsona bat bilatzeko lanetan parte hartzeko.
Urtarrilean bertan, COVID-19ak atzera egin ahala, TXIKIDYA KLUBA bere erritmo normala berreskuratzen hasi zen, Bizkaiko ikastetxeetako ikasleei Lehen Sorospenak irakasten jarraitzeko.
Urtarrilaren 18an Santurtziko Udalean izan ginen Oinarrizko Bizi-euskarriari eta Kanpoko Desfibrilazio Erdiautomatikoari buruzko ikastaro bat ematen udalerri horretako Kale Begirale berriei.
Otsailaren 1ean, asteburu guztietan (larunbatetan eta igandeetan), 10:00etatik 20:00etara, LGSSa sendotu genuen Bilbon, eta astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara, genuen anbulantzia-zerbitzua osatu genuen.
Otsailaren 5ean, gure Garellanoko baseko prestakuntza-geletan, lehen laguntza pediatrikoei buruzko ikastaro bat eman genuen, herritarrei irekia.
Otsailaren 8an, Santurtziko udaltzainekin egon ginen salda beroa, mantak, zakuak eta elikagaiak banatzen udalerriko kaleetan lo egiten zuten pertsonen artean.
Otsailaren 18ko asteburuan, Erreskate Taldeko boluntarioek 4×4 gidatzeko ikastaro praktikoa egin zuten.
Errusia Ukraina inbaditzen hasi zenean, DYAn buru-belarri aritu ginen laguntza eskaintzeko: Bizkaiko Ukrainarren Elkarteak eskatuta, behar-beharrezko osasun-materiala eman genuen eta gure lokalak utzi genizkien biltegi logistiko gisa.
Martxoaren 8an, laguntza humanitarioko konboi bat atera zen Ukrainara, DYA Bizkaia, DYA Kantabria, DYA Extremadura eta DYA Leonen artean antolatuta. Osasun-materialez eta behar-beharrezko materialez betetako gure ibilgailuak egun eta erdi geroago iritsi ziren Dorohusk errefuxiatu-esparrura. Deskargatu ondoren, Varsoviara joan ziren 14 errefuxiatu hartu eta harrera-etxe berrietara ekartzeko. Azkenik, hilaren 12an, larunbatean, bost egunetan 6.000 kilometro baino gehiago egin ondoren, konboia DYAren Garellanoko basera iritsi zen.
Hurrengo hilabeteetan, Ukraina-SOS elkartearekin lankidetzan aritu ginen, eta Garellanoko gure zentrala haien eskura jarri genuen, errefuxiatuen konboiak iristeko zentro eta harrera-familiekiko topagune gisa.
Martxoaren 18an, oinarrizko bizi-euskarriari eta kanpo-desfibrilazio erdiautomatikoari buruzko ikastaroa eman genien Santurtziko udaltzaingoko bitarteko agente berriei.
Martxoaren 31n hasi zen #Korrika2022 lasterketa Amurrion, eta, horrekin batera, euskararen aldeko lasterketa honetan parte hartzen duten guztiei osasun-estaldura eman zien hainbat egunetako prebentzio-dispositibo handi bat abiarazi zen.
Halaber, martxoaren 31n eta hurrengo egunetan, Neguko Bidezaintza Plana Fase Operatiboa aktibatu zenez eta elurragatiko alerta laranjari erantzunez, DYAk Osakidetzako Emergentziak zerbitzuaren esku jarri zituen bere lur orotako ibilgailuak pazienteak eta/edo pertsonal sanitario asistentziala lekualdatzeko.
Apirilaren 4tik 10era DYA Gipuzkoako lankideekin elkarlanean aritu ginen 2022ko Itzuliari osasun estaldura emateko.
Apirilaren 9ko asteburuan, Alcañizeko (Teruel) Motorland zirkuitura joan ginen, 2022ko Munduko Superbike Txapelketako lehen lasterketari osasun-estaldura emateko.
Aste Santuan, Lehen Sorospeneko Tailerrak egiten aritu ginen Abusu, Irala eta San Frantzisko (Bilbo) auzoetako hiri-kanpamenduetan.
Apirileko azken asteburuan, benetako bilaketak teknifikatzeko eta birsortzeko jardunaldi batzuk antolatzen lagundu genuen. Jardunaldi horietan, txakurrak erreskatatzeko taldeen 34 binomiok parte hartu zuten.
Maiatzaren 13an, Women Itzuliaren lehen edizioari estaldura emateko osasun-dispositibo berezi bat jarri zen martxan, eta 126 korrikalarik hartu zuten parte.
Maiatzaren amaieran, beste urte batez, “Plan Romero22” planean parte hartu genuen Rocioko Erromerian, bertan parte hartzen zuten “rociero” guztiak zaintzeko hara joandako hainbat DYAtako 4×4 anbulantzia ugarirekin batera.
Ekainaren 4an izan zen DYAren aldeko Igor Antonen “Bizkaiko lau puntu kardinal” erronkaren edizioa.
Ekainaren 6ko asteburuan, DYA Leongo gure lankideekin batera, 400 partaide baino gehiago bildu zituen ‘La Virginiana’ Mountain Bike txapelketari osasun-estaldura ematen aritu ginen.
Ekainaren 22an, Bilboko Udalak gonbidatuta, Covid19aren ondorioz hildako guztien omenezko plakaren inauguraziora joan ginen.
Ekainean amaitu zen TXIKIDYAren 2021-2022 ikasturtea, pandemiaren nahitaezko etenaldiaren ondoren lehena; guztira, 3.000 haur trebatu eta 43 ikastetxe bisitatu ziren.
Uztailean eta abuztuan zehar, osasun-estaldura eman genien ekitaldi herrikoi askori: Santurtziko Karmengo Jaiak, Elantxobeko Madalenak, Getxoko Paella Lehiaketa, Donostiako Jazzaldia, Getxoko Zirkuitua, Erromoko Jaiak. Otxoa Anaien Memoriala (txirrindularitza) edo baita Sanferminak ere, DYA Nafarroari lagunduz.
Abuztuaren 20an izan zen Garellanoko gure Zentralean FEDYAren urteroko bilera.
Astelehenean, hilaren 22an, asteartean, hilaren 23an, eta asteazkenean, hilaren 24an, Aste Nagusian, iraulketa-simulagailu bat jarri genuen Casilda Iturrizar parkean, alkohola eta gidatzea nahastearen arriskuez kontzientziatzeko.
Abuztuaren 24an, Aste Nagusian ezer ospatzerik ez zuten pertsonez oroitu nahi izan genuen: horregatik hurbildu ginen Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleetako Pediatria Unitateetara, bertan zeuden haurren artean opariak banatzera.
Irailaren 8ko asteburuan bat egin genuen Getxon ospatu zen The ELA festarekin: osasun-estaldura eman genion musika-jaialdi solidario batekin.
Irailaren 12an, gure 4. anbulantzia mitikoak Bizkaiko errepideak zeharkatu zituen beste behin Santurtziko Auto Klasikoen Kontzentrazioan parte hartzeko.
Urteko azken hilabeteetan, desagertutako pertsonak bilatzeko hainbat operatibotan parte hartu genuen (SOSDeiak_112 zerbitzuak aktibatuta), Ertzaintzarekin, suhiltzaileekin, Gurutze Gorriarekin eta Babes Zibileko taldeekin batera: Dima, irailaren 12an; Artxanda, urriaren 6an; Trapagaran, urriaren 21ean; Gorbeia, azaroaren 5ean; Santurtzi, azaroaren 5ean…
Irailaren 14an Stryker Lucas 3 kardio-konpresore berritzaileak aurkeztu genituen, gure bazkide babesleei esker eskuratuak.
Irailaren 28an, Sondikako aireportuan egindako hegazkin-istripuaren simulazioan parte hartu genuen.
Urriaren 4an, DESFIBRILADOREA ERABILTZEKO DOAKO TAILERRAK eskaini genituen, arrakasta handiz.
Urriaren 17an hasi zen TXIKIDYA KLUBAren 2022-2023 ikasturtea.
Urriaren 20a ahazten ez diren egun horietako bat izan zen: Osakidetza eta SOSDeiak-112 Emergentziak Larrialdiko Garraio Sanitarioaren Sareari laguntzeko zerbitzuaren barruan egin genuen lehenengo arreta Basurtun ordu batzuk lehenago bahitu zuten haurrari laguntzea izan zen.
Urriaren 24an, SOS Deiak_112 zerbitzuak aktibatu gintuen, Balmaseda inguruko suteen harira egindako hedapenari laguntzeko.
Azaroaren 10ean, SOSDeiak_112 zerbitzuak Ertzaintzaren Iurretako Basera gonbidatu gintuen, INGENIOUS Europako Programaren esparruan simulazio batera joateko.
Azaroaren 13an, beste behin ere, DYA Gipuzkoarekin elkarlanean aritu ginen #BehobiaDonostia-ren prebentziozko osasun-dispositiboan.
Azaroaren 19an eta 20an Caceresera joan ginen, oinarrizko gidatze-ikastaroak emateko eta 4×4 ikastaroak emateko Extremadurako DYAko gure ikaskideei.
Azaroaren 24an, hotza iristearekin batera, berriro aktibatu zen DYAko Gizarte eta Osasun arloko Gauero Zerbitzua: gaueko errondak astearte eta ostegunetan, mantak, salda beroa eta elikagaiak kalean lo egiten duten pertsonen artean banatzeko.
Abenduaren 17an, gure Garellanoko Prestakuntza Eskolan lau DOAKO tailer eman genituen: Eztarri-trabatzeen aurkako tailerrak. 80 pertsona baino gehiago bertaratu ziren egoera horietan nola jokatu eta Heimlich maniobra nola egin ikasteko.
Abenduaren 19an, Basurtuko Ospitaleko Pediatria Unitateak bisitatu genituen berriro, opari gisa Gabonetako zoriontasun eta espiritu apur bat banatzeko Eguberrietako jaiak direla eta bertan dauden haurren artean.
Abenduaren 21etik aurrera, Eguberri guztietan egon ginen BEC!eko PINean, Bihotz-biriketako bizkortze-tailerrak (BBB) eta desfibriladorea erabiltzeko tailerrak eskainiz Telebilbaoren standean.
Abenduaren 24an, bi urteko nahitaezko etenaldiaren ondoren, DYAren Gabonetako ohiko kontzentrazioa izan zen, 1967tik egiten dena.
Abenduaren 26an Garellanoko Zentralean Gabon festa berezia ospatu genuen UkraniaSOSeko gure lagunekin, Bizkaian bizitzen jarraitzen duten gerrako errefuxiatuei zorion pixka bat emateko.
Abenduaren 31n goizean goizetik egon ginen lur orotako ibilgailuekin Gorbeiako Gurutzean, urte amaierako igoera tradizionalari osasun-estaldura ematen.
2023. urtea hasi genuen Lehen Laguntzako ikastaroak ematen haurrei HGPn (Haurren Gabonetako Parkea).
Urtarrilaren 5ean SOSDeiak_112k DYAko Erreskate Taldea aktibatua izan zen Orozko inguruan desagertutako gizon baten bilaketan parte hartzeko.
Urtarrilaren 16an hasi zen irakasten Garellanoko Prestakuntza Zentroko geletan (Lanbidek homologatua) DYAko Prestakuntza Eskolako lehen ikastaro ofiziala, Garraio Sanitarioaren profesionaltasun ziurtagiria lortzea ahalbidetzen duena.
Urtarrilaren 18an elurragatik aktibatuak izan ginen, eta Bizkaiko eta Arabako errepideetan laguntza ematen egon ginen. Hotz boladaren aurrean, Gizarte eta Osasun Arloko boluntarioek esterilak eta mantak banatu zituzten kalean lo egiten duten pertsonen artean.
Otsailean DYAk Siriako eta Turkiako lurrikararen biktimentzako arropa biltzeko kanpaina bat jarri zuen martxan Bizkaian, herrialde horietako enbaxadekin elkarlanean. Azkenik, 60.000 kg arropa baino gehiago bidali ziren.
Otsailaren 25ean eta martxoaren 11n DYAko boluntarioak Basauriko Espetxean egon ziren presoei Lehen Laguntza ikastaroak ematen. Prestakuntza proiektu aitzindaria, gizarteratzen lagunduko zuten bokazio soziosanitarioak piztea ere bilatzen zuena.
Otsailaren 25ean Erreskate Taldeko gure boluntario adituek mendi segurtasuneko prestakuntza eman zieten Deustuko Unibertsitateko ikasleei.
Martxoaren 4ko asteburuan Garellanoko gure Prestakuntza Zentroan NAEMTeko PHTLS (Prehospital Trauma Life Support) ikastaroaren lehen edizioa egin zen. Ospitale aurreko paziente traumatikoaren tratamendurako Gold Standard-a suposatzen duen prestakuntza programa da.
Martxoaren 23tik 26ra osasun estaldura eman genion BASQUE COUNTRY CUPi, Euskal Uretako Eskia eta Motonautika Federazioak Getarian antolatuta. Mundu osoko pilotuak izan ziren bertan.
Martxoaren 30ean SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldira gonbidatu gintuzten.
Hainbat hilabetetan tinko jardun ondoren, apirilaren 8an Gauero Zerbitzua “geldialdian” jarri zen hurrengo udazkenera arte, 35 gauetan zehar kalean lo egiten duten pertsonen artean salda beroa, mantak, elikagaiak, lo zakuak eta esterilak banatu eta gero, guztira 813 lagun lagunduta.
Maiatzean Rocío herrixkaraino joan ginen DYA Gipuzkoa, DYA Extremadura eta DYA Málagako kideekin batera, erromesaldi jendetsuenetako bati osasun estaldura emateko.
Urtarriletik maiatzera Eusko Jaurlaritzako BetiON Telelaguntza Zerbitzuarekin lankidetzan aritu ginen, gau eta egun laguntza emanez.
Maiatzaren 28ko hauteskundeetan mugikortasun murriztua duten pertsonak bereziki egokitutako ibilgailuetan eramaten egon ginen ikastetxeetara, botoa emateko eskubidea erabili ahal izan zezaten.
Ekainaren 4an Igor Anton txirrindulariak urtero DYAren alde antolatzen duen Erronka Solidarioari osasun estaldura eman genion.
Ekainaren 23an amaitu zen TXIKIDYA KLUBAREN 2022-2023 ikasturtea. Ikasturte hartan 126 prestakuntza eman zitzaizkien Bizkaiko 3.000 haur baino gehiagori Lehen Laguntzako oinarrizko ezagutzak irakasteko.
Udaren etorrerarekin TXIKIDYA UDA proiektua jarri zen martxan lehen aldiz. Horren bidez, Lehen Laguntzak irakatsi genituen Bilboko Udaleko, Durangoko Udaleko eta Ermuko San Pelayo Ikastetxeko udalekuetan.
Uztailean DYAko boluntarioak Iruñera joan ziren Sanferminak zirela-eta DYA Nafarroak zabaldutako osasun dispositiboarekin elkarlanean aritzeko.
Aste Nagusian, DYAk: (1) Bilboko Konpartsek antolatutako jarduera askori osasun estaldura eman zien: waterpoloa Ripako kaian, goitibeherak Zabalbiden, skatea Arriaga plazan, Hiri Krosa… (2) alkohola-gidatzea binomioaren aurkako kontzientziazio kanpaina berri bat jarri zuen abian, (3) ospitaleetako pediatria unitateetan ospitaleratutako haurrak bisitatu zituen opariak emateko, eta (4) laguntza eman zion, Bilbo aldean, Osakidetza eta SOS Deiak 112ren premiazko osasun garraioaren zerbitzuari.
Irailean DYAk iragarri zuen bi ikastaro berri emango zituela Lanbidek Prestakuntzan Baimendutako Zentro gisa. GARRAIO SANITARIOKO TEKNIKARI (GST) ikastaroaren bigarren edizioa eta BIKTIMA ETA HONDAMENDI ASKORI OSASUN ARRETA EMATEKO ikastaroaren lehen edizioa.
Irailaren 21ean USEC Awards 2023 sarien laugarren edizioaren banaketa ekitaldia izan zen Bilbon. Ospe handiko sari horietan DYAk “Segurtasun, Larrialdi edota Mugikortasun arloko prestakuntza eta ikerketa” saria jaso zuen, gizarte zibilari osasun prestakuntza ematen egindako ibilbide luzeagatik.
Urriaren 3an hasi zen ofizialki TXIKIDYA Klubaren 2023-2024 ikasturtea.
Udazken osoan zehar DYAk Lehen Laguntzako doako ikastaroak eta tailerrak eman zituen Garellanoko Heziketa Zentroko geletan.
Hotzaren etorrerarekin batera, azaroaren 15ean, DYAko eremu sozio-sanitarioko Gauero Zerbitzuko boluntarioen gaueko txandak ere heldu ziren, salda beroa eta elikagaiak banatzeko etxerik gabeko pertsonen artean.
Gabonetan Bilboko Areatzan kokatutako izotzezko pistan eta txirristan osasun estaldura emateko ardura hartu genuen.