Ziur ikusi gaituzula noizbait gure herriko festatan, kirol-lehiaketetan, kontzertuetan… Izan ere, osasun-arreta egokia bermatzeko babes-neurriak hartzea betebeharra da: legezko araudiak daude ekitaldi publikoak egiterakoan eskatutako segurtasun eta prebentzio-neurrien inguruan.
Parte hartutako zerbitzurik esanguratsuenen artean daude Bilboko Aste Nagusia, maratoiak eta herri-lasterketak, mota guztietako kirol-ekitaldiak, kontzertuak eta jende askoko jaialdiak, hala nola BBK Live…
Kirol-jardueretako prebentzioa: txirrindularitza-lasterketak, atletismoko probak, traineruak, automobilen lehiaketak, maratoiak eta triatloiak, futbol-txapelketak, eskola-kirola, etab.
Herriko festetako prebentzioa: kontzertuak eta erromeriak, su artifizialak, bazkari herrikoiak, jaialdietako sorospen-postuak, goitibeheren jaitsierak…
Ekitaldi soziokulturaletako prebentzioa: kontzertuak eta jaialdiak (bai aire librean bai toki itxietan), antzerkia, dantza, mitinak, Gabonetako haurren parkeak, oposizioak…