Bere jarduna aurrera eraman ahal izateko, EFIEk irakaskuntzarako beharrezko guztia duten gela batzuk ditu; osasun-arreta simulatu eta praktikatzeko material didaktiko modernoa, immobilizatu eta garraiatzeko materialak, sona handia duten organismoetako esperientzia eta egiaztagiria duten profesionalak, eta gure instalazioetatik kanpo mintegiak eta ikastaroak eskaintzeko ikus-entzunezko ekipamendu mugikorrak.
Irakaskuntza-eskaintza handia da eta larrialdietako arretarekin lotuta dauden diziplina gehienak jorratzen ditu: lehen sorospenak, kanpoko desfibriladore erdiautomatikoa (DESA), oinarrizko bizi euskarria eta bizi-euskarri aurreratuko laguntza, itsasoko sorospena, erreskatea, bide-heziketa, etab.
Osasun Prestakuntzarako Ikastaroak ematen ditugu enpresetan, eskoletan, erakundeetan… Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi info@dya.eus helbidera edo deitu 94 410 10 10 telefonora edo bete formulario hau